irratia
Gracias a l@s compas de la radio de Lutxana Zopinpa Irratia  (101.9 FM) nos han cedido cada semana un espacio donde emitiremos todos los viernes a partir de las 18:45 de la tarde, durante una hora. Contaremos lo más relevante que haya pasado en nuestro entorno, pasar algo de buena música, realizar entrevistas al miembros del movimiento popular de Barakaldo,  conocer otras culturas que nos rodean.... y en definitiva seguir dandole color a Barakaldo.
El programa tambien lo podreis escuchar en la radio libre e Bilbao Tas-Tas todos los lunes apartir a las 21:00 de la tarde. Así mismo el programa se repetirá en Zopinpa Irratia todos los jueves a las 9 de la noche.
Beraz, badakizue, ostiralero, dialeko 101.9n, arratseko 17:45etan hasita... Amatatu telebista ta piztu irratia!


Heletara goaz aste honetan mundu osoko musikaz gozatzera
(0 aupada)
2010-07-04

"Euskal Herria Zuzenean" izeneko musika jaialdi erraldoiaren atarietan gaudelarik, gertu-gertutik ezagutu nahi izan dugu asteko irratsaioan aipaturiko ekimena. Asteburu osoan zehar munduko txoko guztietatik etorritako kantari eta musika taldeek munduaren eraldaketarekin bat egiten dute Ipar Euskal Herriko herrixka honetan. Bide batez, oraingoz behintzat, agur esan beharrean gaude. ...Bai ba! Oporretara goaz baina iraila aldean indarberrituak bueltatuko garelakoan gaude! ...Ez zalantzarik izan! 

Audioa osorik deskargatu
 
Asteko irratsaioan sexu aniztasunari jarri diogu arreta
(1 aupada)
2010-06-28

Gaur bertan ekainaren 28a dugu, "Gay, lesbiana ta transexualen harrotasun eguna" hain zuzen ere. Koloretako jendartearen apostua egiten dugu herriKolore irratian horregatik hain zuzen ere urteeetan zehar ilunpeetan izan den errealitate honen gainean jarri dugu arreta oraingoan. Norberak bere sexualitatea era askean eta bestearenganako errespetuan oinarrituz, hazi eta hezi gaitezen! Hauxe da asteko gaia baina beti bezala hemen izango dituzue asteko berri nagusiak, elkarrizketa, agenda...Holakoak gara gu,...irribarretsuak, anitzak eta batzutan ere apur bat maltzurrak!

Artxibo osorik hemendik eskuratu
 
Belar txarrak eroan eta onak ekarriko ditu herriKoloreko 46.irratsaioak
(0 aupada)
2010-06-21

Sutez beteko zaizkigu egunotan herri eta auzoetako txokoak. Udako solstizioarekin batera gure kulturan errotuta dauden ohitura zaharrek kalera aterako dira beste behin ere, administrazioetatik jartzen diren ostopoak gaindituz kasu askotan. Zaharrak sutara jaurti berrikuntzen esperoan...Horixe da aste hontan herriKoloren egin duguna: udal ordenantzak, dekretu antipartehartzaileak, Barakaldo grisa, politikarien soldata erraldoiak, patronalaren neurriko erreformak...Sutara bota ditugu, Barakaldo koloretsuagoaren aldeko borrokak pizkortzeko, Euskal Herri eta Mundu justuago batean kokatua.

Artxibo osoa eskuratu
 
Komunikazioaren monopolioaren aurkako alternatibak jorratuz
(0 aupada)
2010-06-13

SER, COPE, MARCA, EITB, CORREO...Den denak inguratzen gaituen errealitatearen gaineko irakurketa grisa helarazi nahian dabiltza. Holaxe mintzatu zen bere garaian Malcom X: "Si no estáis prevenidos ante los Medios de Comunicación, os harán amar al opresor y odiar al oprimido". Komunikabide erraldoiek empresa handien dirutzak dituzte babesle eta sustatzaile, eta sistema bera dagoen moduan mantentzea dute helburu bakarra baina badago bestelako alternatiba harresi honen aurrean. Kontrainformazioa eta komunikazio herritar eta partehartzailea jorratzen duten ekimenak ugalduz doaz Euskal Herrian zehar, baita geure eskualdean ere...Entzun bestela aste honetako irratsaioa...Harresian zirrikituak zabalduz goaz!

Artxiboa osorik eskuratu
 
Herrikolorek ere Bruselarako txangoa burutu du asteko irratsaioan
(0 aupada)
2010-06-06

Jakina denez, ehunka gaztek eraman zuten igarotako astean independentziaren eta eskubide zibil eta politikoen aldeko deiadarra Bruselara, Europar bihotzera hain zuzen ere. Espero baino beranduago hasi zen manifestazioa Roi Albert II bulebarretik; hiru ordu'terdiko atzerapenez polizia desberdinek jarritako eragozpenei esker. HerriKolorek ere jakin nahi izan du zertan joan zen pasa den asteko gazte txango independentista hura eta Bruselara gerturatutako gazteen testigantza zuzena jaso dugu asteko irratsaioan...Zorionak gazteherria ! Gazteriaren eskubide zibil eta politikoen aldeko urrats erraldoiak fruituak emango ditu, bai ala bai!

Artxibo osoa deskargatu hemen
 
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Azkena >>

HK Sare Sozialetan

twitter facebook
HerriKolore