Publizitatea
Bannerra
EH-Bilduk Barakaldoko Juan Ignacio Gorostiza eskolako eraikinarentzako babesa aldarrikatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/26

Alkartu

Barakaldoko udalak estruktura bat jarri nahi du Barakaldoko Juan Ignacio Gorostiza (gaur egun Alkartu eskola dena) eskolako eraikinaren aurrean. Estruktura honek eraikin historiko honetan inpaktu handia izango duela salatu du EH-Bilduk. Gainera Barakaldoko udalak Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren informeak kontuan hartu gabe lanak egin nahi dituela, gaineratu du EH-Bilduk. Horregatik neurriak aldarrikatu ditu Barakaldoko Juan Ignacio Gorostiza eraikina babesteko daukan balio kultural, historikoa… babesteko. Zentzu honetan arauz besteko proposamena aurkeztu du Bizkaiko batzar nagusietan, kultura-ondasun gisa deklaratua izan dadin.

EH-Bilduren mozioa:

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAKO MAHAIARI

Josu Unanue Astoreka EH Bilduren taldeburuak eta Maria Jesus Padrones Sanjuanes EH Bildu taldeko batzarkideak, Barakaldoko Juan Ignacio Gorostiza eskolako eraikin historîkoa babestearen inguruan ondoko ARAUZ BESTEKO PROPOSAMENA aurkezten dute Kultura eta Euskera Batzordean eztabaidatua izan dadin.

ARRAZOIKETA

Barakaldoko Udala gaur egun Alkartu Ikastola kokatzen den Juan Ignacio Gorostiza eskolako eraikin historikoan obrak egiteko tramiteak egiten ari da. Horretarako eraikin honek udal mailan zuen babes maila modu partzialean erretiratu dio, inpaktu handia izango lukeen estrukturaj eraikinaren aurrealdean eraiki ahal izateko. Guzti hau egin du Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako teknikoek egindako txostenaren aurka eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egin duen txosten teknikoaren iritziaren kontra. Eskolako eraikina berak balio kultural nahikoa izateaz gain bere inguruneari erreparatuta, San Bizente parkeko multzoan kokatua dago, non  balio arkitektoniko eraikin eta elementu inportanteak dauden. Berandu izan baino lehen neurriak eta erabakiak hanu behar direla uste dugu, eta hori dela EH Bildu Batzar Nagusietako taldeak hurrengo ARAUZ BESTEKO PROPOSAMENA aurkezten du,  Euskera eta Kultura Batzordean premiazko moduan eztabaidatzeko.

ARAUZ BESTEKO PROPOSAMENA

1- Bizkaiko Batzar Nagusiek Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen diote bere esku dauden eta beharrezkoak diren ekimen guztiak abiatu ditzala Barakaldoko Udalak Juan Ignacio Gorostiza eskolako eraikin historikoan egin nahi dituen obren hasiera bertan behera uzteko,

2- Bizkaiko Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote Barakaldoko Juan Ignacio Gorostiza eskolako eraikin historikoa, kalifikatutako kultura-ondasun gisa deklaratzeko espedienteei hasiera eman diezaiola, dagokien oharpen prebentiboa Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan jasoz
Bilbao, 2018ko azaroak 22

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Martxoa 2019 Apirila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.