Publizitatea
Bannerra
Irabazik gainontzeko udal-taldeei konpromezua eskatu die "benetako politika parte-hartzaile lotesleak" aurrera eramateko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/22

Barakaldoko udala

Irabaziren oharra:

Irabazi Barakaldok konpromezu irmoak har ditzatela eskatu dizkie gainontzeko udal taldeei, Barakaldon benetako politika parte-hartzaile lotesleak har daitezen. Barrutien batzorde teknikoak, Irabazik eskatuta sortu zena, Parte Hartuz EHUko ikerketa taldeko adituen hainbat iritzi jaso ditu dagoeneko. Horren helburua da gobernu taldeak aurkeztutako barrutien kontseiluko araudiaren zirriborroa egiaztatzea.

Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak bilera erronda horien hasiera positibotzat jo du, "bidean balio handiko denbora asko galdu den arren". Izan ere, orain dela urtebete aditzera eman zen koalizioak proposatutako batzorde teknikoaren sormena; helburua zen udal taldeen artean "ahalik eta akordio zabalenak" bilatzea baina "orain arte birritan bakarrik bildu gara".

Eder Alvarez koalizioko bozeramaileak dio udalerrian estruktura parte-hartzailea eratzea berebiziko garrantzia duela Barakaldorentzat; "parte-hartzea eta erabakitzea ahalbidetzeko estruktura sortzea ezinbestekoa da komunitate-sarea bultzatzeko", gaineratu du. Bozeramaileak gogor kritikatu du legegintzaldi honetan aurrekontu prozesuetako "aholku eta bozketak" atalak, pertsonen parte-hartzea horretara mugatzeak "zentzurik ez duelako". "Boterea herritarren esku uzten ez duten mekanismoek ez dute balio", esan du.

Konpromezu politikoak

Alvarezen ustez, barrutien kontseiluentzako araudia aho batez onartzea "nahiko zaila dirudi, udal hauteskundeen gertutasuna dela-eta eta EAJ-PSEren arteko harremanak hondatu direla ikusita". Bozeramaileak gogorarazi du aurreko bozketetan udal talde guztiek parte-hartze organo mota hori bultzatzearen aldekoak zirela baina, beste behin ere, "denbora pasatu da eta  ez da gure auzotarren onurarako ganorazko debate sakona egin".

Azkenik, Alvarezek udal-taldeei "idatzizko konpromezuak" eskatu dizkie politika parte-hartzaileak burutzeko, "boterea herritarren eskuetan uzteko eta komunitate-sarea eragin ditzaten".

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Ekaina 2019 Uztaila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.