Publizitatea
Bannerra
EH-Bilduk Barakaldoko atletismo eskola pribatuzatu dela salatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/08

San Bizenteko kirol hiriaren lanak

Prentsa oharra:

Orain arte Federakundearen menpe zegoen atletismo kirol eskolaren gestioa lizitatu du EAJk udalerriko kirol instalazioak kudeatzen dituen EMT Sport enpresaren mesedetan.



Udal gobernuaren erabaki honek 80 ume inguru eskola kiroleko zirkuitutik kanporatzen ditu. Izan ere, eskola kirolaren arautegiaren arabera, lehiatzeko aukera izateko, elkarte batek edo klub batek kudeatu behar du kirol jarduera, baina sekula ez enpresa pribatu batek. Nabarmendu behar da ume hauetako batzuek iaz lehiaketetan parte hartu zutela.

Hamarkadetan Barakaldoko atletismo eskolak lehiatzeko proben hautaketaren bidez sustatu duen kirol, formazio eta gizarte proiektu batean ikasleen parte hartzea zapuzten da neurri berri honekin.
Senideei ez zaie jakinarazi ikasleek ezin izango zutela eskola kirolean parte hartu. Era berean, ez dago lehen zegoen eskolatik klubera jauzi naturalarik.

Klubak biltegiko materiala soilik dauka eskuragarri, baina ezin du pista erabili. Izan ere, duela hiru urte lanak direla eta itxi egin zen pista. Itxiera honek, federatuak ez ezik, herriko erabiltzaile guztiak Santurtzi edo Zorrotzako pistetara joatea behartzen ditu.

Irtenbide bakarra atletismo eskolak berak aurkeztu du: lehiaketetan parte hartu nahi duten senideak laguntzeko bolondres moduan aritzera, eta iturri ofizialetatik informazio ezak sortu dituen kexa ugariak erantzutera behartua izan da.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.