Publizitatea
Bannerra
EH Bildu Azaroaren 25eko salaketa hutsa gainditzea eta Barakaldoko gizartean benetazko aldaketa estruktural gauzatzearen alde agertu da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/10/23

Eraso sexisten aurkako manifestazioa

EH-Bilduren oharra:

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunerako ideiak proposatzeko deialdiaren ostean, María Solar zinegotziak adierazi du ekarpenak ezin direla ekintza sinbolikoetara mugatu, eta “Barakaldoko gizartean benetazko aldaketa bultzatzen dituzten neurriak” sustatu behar direla.

Pasa den astean Barakaldon gertatutako azken eraso matxista gaitzesteko ehundaka pertsona igandean  elkarretaratu ondoren heltzen da deialdi hau. María Solarrek azpimarratu du “gertaera hau ez dela kasu banaka izan, eta data hau salaketa-eguna dela ulertuz”, 25a abiapuntua bihurtu behar dugu indarkeria matxistarekin bukatzeko asmoz, behingoz ekintza eta neurri eraginkorrak burutzeko.

Horretarako EH Bilduk planteatzen du:

Parte hartzea, elkarrizketa eta emakumeen arteko solasaldirako gune errealak sortu, horrela Emakumearen Udal Kontseilua bultzatuz.

Batzar Nagusiak kalean dagoen eta erabilerarik ez duen lokal publikoa emakumeen mugimendu antolatuek erabili dezaten.

Barakaldoko jaietan sortutako “Erasoen kontrako” lan taldea modu jarraian eta urteko plangintza batekin lan egin dezala sustatzea, eta bide horretan beharrezkoak lirateken baliabideak izan ditzan bermatzea, zoritxarrez horrelako gertaerak ez baitira jaietan soilik ematen.

Bukatzeko, “apostu ausartak egitera eta EH Bilduk irmo proposatzen duen aldaketara gehitzeko” deia egin die Solarrek giza eta politiko eragile guztiei .

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.