Publizitatea
Bannerra
Irabazi Barakaldok udalari galdetu dio Ezkerraldeko bidegorriaren inguruan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/10/04

Bidegorri

Irabaziren oharra:

Irabazi Barakaldok galdera egin dio Udalbatzari Bizkaiko Foru Aldundiak Ezkerraldeko bidegorria osatzeko egin dituen proposamenak azaltzeko. Astelehenean, Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde garapenerako foru diputatuak informea aurkeztu zuen; bertan, bidegorriko Bilboko lotunea agertzen zen, N-634 errepidetik. Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta independenteez osatutako koalizioak ezagutu nahi ditu diputatuak aurkeztutako aukerak, datak eta erakunde bakoitzak eraiki beharreko zatiak. Maider Urbaneta Irabazi Barakaldoko zinegotziak adierazi du, 2017ko apirilean, udalbatzak aho batez bere taldeko mozioa onartu zuela, beste indar politikoekin adostutakoa, bidegorria Bilborekin eta Trapagaranekin lotzeko. Baita udalerriko bizikleta-sarea bukatzeko eskakizuna ere.

"Hori egia bihurtuko balitz, Barakaldorentzako oso albiste ona izango litzateke", adierazi du Urbanetak. Hala ere, zinegotzia zuhur agertu da ibilbidea eta epeak ezagutu arte. Horrez gain, koalizioak galdetu dio udalari Barakaldon bertan egiteke dauden bidegorriko atalengatik. Izan ere, Pradalesek adierazi zuen Aldundiak herrien arteko bideak eraikiko zituela eta udalerriek, berriz, barneko obrak. Urteak daramatzagu Lutxana eta Burtzeñako zatiaren eraikuntzaren zain eta ez dugu nahi Bilboko loturak inora eraman gaitzala.

Burdin zubiak eta Orconeraren lotunea

Azkenik, Urbanetak Udalak berak proposatutako aukeren berri ematea eskatu dio gobernu taldeari, 2017ko mozioak Barakaldo Trapagaraneko Orconeraren burdin bidearekin ere lotzea eskatu baitzuen. Bestalde, zinegotziak gogorarazi du Bilboko lotunea Alzolako zubitik egin daitekeela, "horrela erabili gabeko industria-monumentu bat birgaituko genuke".

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.