Publizitatea
Bannerra
EH Bildu-k, EAJ-ren hipokrisia salatzen du euskararen garapenaz jabetzen saiatzeagatik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/09/14

EH-Bildu Barakaldoren oharra:

EAJ-k adierazi du “Barakaldo, adibiderik esanguratsuena dela euskararen suspertzean azkenengo 30 urteetan”. Baina ez dute esaten nola orain arte, lan guzti hori barakaldotar gutxien eta talde batzuen babesa eta konpromisoari esker eman dela, euskararen erabilerako eta normalkuntzarako guneak sortuz. Oihane Gisasola-ren hitzetan, “Euskara sustatu eta bultzatu dutenak ez dira euskara ikasteko dirulaguntzak izan”. “Hori esatea, pertsona askoren lana gutxiestea da”, zinegotziaren iritziz.

 

Hedabideetan azaldu den azkenengo berrietatik nabarmentzen da Barakaldoko Udalak, euskara ikasten laguntzeko emandako diru laguntzen igoera: 10.000 € gehiago. Eh Bilduren aburuz, “egin dutena ez da Barakaldon euskara sustatzeko, baizik eta aurreko urteetako beharrei irteera emateko”. Beti atzera begiratzen eta ez aurrera. Horrela ez da lantzen etorkizunari begira euskara sustatzeko behar den ekinbidea.

Oihane Gisasola-k egiten duen hausnarketaren arabera, “EH bilduk 2018-rako aurrekontuei egindako emendakinen artean, proposatu genuen ikasketarako laguntzen atalean 15.000 € igotzea. Eta EAJ-k ez zuen aintzat hartu gure proposamena. Zer aldatu da urtarriletik hona? EAJ-k Euskararekin hasiera eman nahi izan dio hauteskunde kanpainari?

Barakaldoko errealitatea  eta Udalak duen jarrera beti bestelakoak izan da. Oihane Gisasolaren hitzetan, “boterean egon diren bi alderdien jarrerak ez dira euskalduntzearen bidean kokatu. Alde batetik, PSOE-ren inmobilismioari esker, gobernatzen egon den urteetan, ez da ganorazko apusturik eman barakaldotarren euskalduntze prozesuan. Eta EAJ-ren jarrera, aurrekoen jarraipena izanda, ez du bermatzen euskara hitzegiten dutenen eskubideak. Barakaldo-k behar duena euskararen normalkuntzarako guneak sortzea da”, Oihane Gisasola-ren iritziz.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.