Publizitatea
Bannerra
Ezkerreko hainbat alderdik, horien artean Irabazi Barakaldok, ur-partzuergoaren asanbladan parte hartzeari uko egingo diote, gardentasun faltagatik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/09/13

Ura publikoaren aldeko kontzentrazioa

Oharra:

Komunikatu honen sinatzaileok, Santurtzi, Durango, Barakaldo eta Sestaoko zinegotziok, eta udal horietako ordezkariak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan zera adierazi nahi dugu: ez gara joango datorren irailaren 13ko Partzuergoko Asanblada Orokorrera. Asanbladan aurreikusita dago Partzuergoaren zuzendaritzaren eta Udal Sareak SAren zuzendaritza-batzordearen hautaketa egitea, baina partaideei helarazitako dokumentazioan ez dago inolako proposamen zehatzik, ezta aipatutako zuzendaritza karguetarako hautagaien izenik ere.

Onartezina da Partzuergoko udal-ordezkariek gai-zerrendako gaien inguruan aldez aurretik informazioa jaso ez izana eta aldez aurretik zuzendaritzaren partaideen hautaketa burutuko zela ez jakinaraztea; horrek proposamen eta pertsona ezezagunak bozkatzera behartzen gaitu.

Jakin badakigu Partzuergoko gehiengoa dela-eta, proposamena edozein izanda ere, ziurtatuta dagoela horren onarpena. Hala ere, Ur Partzuergoaren gaur egungo zuzendaritzak eta Udal Sareak SAk "proposamena asanbladan aurkeztua izango dela" esan beharrean, aldez aurretik jakinarazi behar izan zigun prozesu eta proposamenaren nondik norako guztiak.

Guk geure udaletan hainbat alderdi politiko ordezkatzen ditugu eta gure afiliatu, militante eta jarraitzaileei azaldu ohi diegu erakundeetan bozkatu beharreko gai guztien inguruko informazioa, horien gaineko xehetasunik gabe eztabaidatzea eta akordioak lortzea ezinezkoa baita, adostasun horretan oinarritzen delako gure boza.

Arrazoi horiengatik guztiengatik ez dugu parte hartuko datorren osteguneko Partzuergoko Asanblada Orokorrean eta zuzendaritza berriari egoera hau ez errepikatzeko eskatzen diogu. Gertatutakoak eta horiek burutzeko bideak agerian utzi dute Partzuergoaren prozedura ezegokiak. Antza denez, udalen ordezkariak, batez ere EAEko alderdi hegemonikoen alderdikoak ez badira (EAJ-PSE), "halabeharrezko betegarriak" baino ez dira: udal kuotak bertan egotera behartuta eta bozkatzera deituta daude baina zuzendaritzak ez du uste dagokion denboraz eta bideaz informatuak izan behar direnik.

Aitor Unanue          (Sí se Puede Santurtzi)

Jorge Varela           (Herriaren Eskubidea SQ-2D Durango)

Ramón Sánchez      (Irabazi Barakaldo)

Paula Amieva          (Guk Getxo)

Inma Arias               (Sí se Puede Sestao)

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.