Oroimen historikoa presente egongo da Barakaldoko Herriko Plazan, mural berriari esker Inprimatu
2018/06/21

Atzo inauguratu zuten Barakaldoko herriko plazan, oroimen historikoaren aldeko murala. Herritarren partehartzearekin egindako murala da eta bertan Barakaldoko historia errepasatzen da. Muralaren inaugurazioa errefuxiatuen aldeko egunean egin zen eta ekitaldia gaurko errefuxiatuei elkartasuna helarazteko erabili zen baita ere, garai batean gu ere errefuxiatuak izan ginela gogoratuz. Ekitaldian Barakaldoko dantza talde guztiak, Hala Dzipo musika eskola… parte hartu zuten. Argazkiak hemen.