Publizitatea
Bannerra
EH-Bilduk Amaia del Camporen utzikeria salatzen du, Miranda Fundazioaren endekapenaren aurrean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/11

Fundacion miranda

EH-Bilduren oharra:

María Solar, EH Bilduko zinegotzia Barakaldoko Udal Etxean, kezkati agertu da Miranda Fundazioan dagoen egoeraz, eta honen aurrean EAJren udal gobernu taldeak erakusten duen utzikeriaz. “Bada urtebetea, Miranda Fundazioko egoiliarren senideen mobilizazioak hasi zirela. Prezioen neurrigabeko igoerak piztu zituen protesta hauek; izan ere, 2018koa barne, azken urteotako igoeraren ondorioz, Miranda Fundazioko egoitza Bizkaiko bigarren garestiena bihurtu da, Irabazi-asmorik gabeko egoitza bada ere” esan du Solarrek.

Oraingo kudeatze taldea dagoenetik prezioak %80 igo direla salatzeaz gain, nagusiei zor zaien zainketetan ere gabezia larriak salatu dituzte: elikaduran, gauezko arretan, ikuztegian,... propaganda eta zerbitzu-kanporatzean, berriz,  diru-xahuketa salatu dute senideok; eta orain, gabeziak emendatu ordez,  lan-itunpeko langileekin ere, liskarretan hasi dira.

Burujabezale eta ezkertiarra den zinegotziaren aburuz, “Arazo honen jatorrian Miranda Fundazioaren politika ekonomizista berria besterik ez dago; eta bideratze horrek Fundazioaren nondik norakoa erabat ari da aldatzen; hau da: muzin egiten zaio bere jatorrizko helburuari; izan ere, bere araudiko 2. artikuluan definitzen denari : “baliabide ekonomiko urriak dituzten adineko barakaldarrentzat, zaharren egoitza bat zuzendu, Fundazioak eraikita”.

“Baina hori gutxi balitz -gehitzen du- Fundazioaren kudeatze taldeak erabiltzen dituen autoritarismoak eta klientelismoak  Barakaldoko biztanleriaren begien aurrean egoera eskandalagarriak dakartzate. Hala nola “La Milagrosa” ikastetxearen ixtea, bertako langileak kaleratu eta ikaslegoaren ondorengo birkokatze kaotikoa, udal gobernu taldearen eskutik.  Apika, ikastetxea itxi izan ez balute, aurten ez zituzketen berrehun mila euroko galera aitortu behar izango...

“Baina -dio Solarrek- gainezka egin duena Gomez Doktorearen kaleratzea izan da. Hogei zerbitzu-urteko profesional hau, egoiliarrek zein horien senideek estimatua eta preziatua, kaleratua izan da. Erabaki hau hartzerakoan, zeintzuk hartu dituzte kontuan? oraingo kudeatze taldearen politikaren  kontrako haren  jarrera ezaguna? haren jarrera kritikoa egoiliarrentzat kaltegarri iruditzen zitzaionaren aurrean?”

“Akordioak  bileran dauden kideen gehiengo soilez hartuko dira” dio Estatutuen 13. artikuluak. Maiatzaren 31n Amaia del Campo Berasategui Alkartesa, Patronatuaren (Fundazioaren Gobernu eta ordezkatze organo gorena zeinari dagozkio ahalmen guztiak helburuak lortzeko) Presidenteordea ez zen azaldu kaleratze hori erabakitzen zen bilerara”.

“hausnarketa bat plazaratzen dugu EH Bildutik: Zein da Alkatesaren jarrera honen aurrean? Fundazioaren Presidenteordea zer deritzo Miranda Fundazioak hartzen ari den endekapenari? eta interes ekonomikoak nagusiei zor zaien arreta-kalitatearen aurrean  jartzen dituen kudeaketa ereduari zer?”                                                          galdetzen du Solarrek.

Egoera honen aurrean, udal gobernu taldearen utzikeriaz eta erantzukizun faltaz jakitun gara; horregatik EH Bildutik esaten dugu oraindik ere egoera iraultzeko garaian gaudela; baina horretarako Alkatesa Andreari barakaldarron interesen aldean kokatzea eskatzen diogu, Miranda Fundazioarenen, eta orokorrean interes pribatuen aldean kokatu ordez.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Ekaina 2018 Uztaila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.