Publizitatea
Bannerra
EH Bilduk premiazko bozeramaile batzordea eskatu du, Trueba ikastetxeko lanak gelditu eta gero PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/07

Trueba ikastetxea

EH-Bildu Barakaldoren oharra:

EUSKAL HERRIA BILDUk salatu du ziurgabetasunez beteriko 10 urte pasa eta gero, Truebako hezkuntz komunitateak aurten berriz ere, jasan beharko ditu aldaketak bere jardueretan, onargarria ez dena koalizioaren ustetan. Beste behin ere Barakaldoko Antonio Trueba Institutuarentzat aurreikusitako konponketa lanak gelditu behar izan dituzte, horregatik premiazko bozeramaile batzordearen bilkura eskatu dute.

‘Planifikazio eza nabarmena da, eta azken bi urte hauetan salatu dugun bezala agerian usten du, Barakaldoko Hezkuntza sistema kinka larrian dagoela. Horregatik jarraituko dugu mahai parte-hartzaile eta plurala martxan jartzea ezinbestekoa dela esaten, gai hauek merezi duten erantzuna emateko’, adierazi du gaurkoan Oihane Gisasola zinegotziak.

‘Arazo honi irtenbide egokia eta premiazkoa ez ematearen ondorioa honakoa da: ikasle, irakasle eta langileak alde batetik bestera mugitu behar izatera behartuta, berriro ere, egoera honek dakartzan eragozpenekin’esan du Gisasolak.

‘Bukatzeko, gogoan eduki behar dugu hamarkada bat igaro dela eraikinaren handitzea adostu zenetik, 600 ikasleen beharrei erantzuna emateko, eta oraindik ere ez da ezer aldatu. Noiz arte?’ salatu du Gisasolak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2018 Azaroa 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.