Publizitatea
Bannerra
Irabazik Barakaldon pobreziak emakume aurpegia duela salatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/14

Irabaziren oharra:

Ezkerreko koalizioak adierazi du 2017an emandako gizarte-larrialdietarako laguntzen %65 emakumeek eskatutakoak direla. Irabazi Barakaldok esan du gehiengoak (%56) DSBE jasotzen duela eta aldi baterako kontratuak dituela (%61). Irabazik salatu du, Barakaldon emakume izatea giza-bazterketa izateko aukera handitzeko aldagai erabakigarria dela. Koalizioak adierazi du, gizarte-larrialdietarako diru laguntzen, DSBEren, langabeziaren eta aldi-baterakotasunaren datuak aztertuta, udalerrian horiek jasotzen dutenak, gehienetan, emakumeak direla.

Ana Rosa Sanchez Irabaziko zinegotziaren esanetan, "Barakaldoko emakumeok, giza-bazterketa izateko aukera handiagoak ditugu, datuek hala diote-eta". "Emakumea izatea erabakigarria da aipatutako kasuen probabilitatea handitzeko", esan du Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako talde politikoaren zinegotziak. Sanchezek hainbat errealitate sozioekonomikoaren inguruko hainbat zehaztasun eman ditu baieztapen hori ziurtatzeko. Izan ere, Gizarte-ekintza sailak emandako datuen arabera, gizarte-larrialdietarako laguntzen %65a emakumeek eskatutakoak dira, 1.306; guztira, 1'5 milioi euro.

Datu hori lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan ere ematen da; apirilean egindako mota horretako kontratuen %67a emakumeen esku dago, hain zuzen. Barakaldon DSBE jasotzen dutenen artean, gehienak emakumeak dira eta horien herena 55 urtetik gorakoa da. Azkenik, emakumezkoen langabezia-tasa gizonezkoena baino lau puntu handiagoa da, ia %18. "Zenbaki horiek adierazten digute Barakaldon soldata-etena gero eta nabarmenagoa dela eta ez dira beharrezko neurriak hartzen hori konpontzeko", adierazi du Sanchezek.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.