Publizitatea
Bannerra
EH Bilduk European Music Awards Barakaldon ospatzeagatik ordaindu beharrekoaren inguruan EAJren gardentasun eza salatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/06

Izendapena

EH-Bildu Barakaldoren oharra:

Euskal Herria Bilduk otsaileko osoko bilkuran EMA jaialdia Barakaldon ospatu izanagatik galdetu zuen. EAJren aldetik jaso duen erantzunagatik kexu agertu da antolakundea. EAJren gardentasun eza salatu du.

‘Otsailean ospatu zen Osoko Bilkuran European Music Awards Barakaldon ospatzeagatik, Barakaldoko Udalak zenbat ordaindu beharko duen galdetu genion Gobernu Taldeari, jakin nahi dugulako horrelako ekimena ospatzeak ea diru publikoa kostatuko duen edo ez’ adierazi du gaurkoan Endika Abad San Pedro zinegotziak.

‘Galderak hitzez hitz horela zioen: ‘Bilbao Exhibition Centre-en azaroan ospatuko diren EMA delakoaren inguruan: Zein da Udalak ordaindu beharrekoaren aurreikuspena? Eta Gorka Zubiaurre Alkatetza Zinegotziaren erantzuna hurrengoa erantzun digu: Gaurdaino egondako gastua 0€-koa da’.
‘Gure ustez EAJren udal gobernua Barakaldok ordaindu beharrekoaren kopurua izkutatzen dabil. Guk galdera zuzena egin genion, gastu aurreikuspenarekin, eta eurek gaur egungo gastuarekin erantzun digute’ salatu du Abadek.

‘Lotsagarria deritzogu gobernuan daudenen aldetik, diru publikoaren erabilerarekin erabiltzen duten gardentasun eza. EAJri eskatzen diogu argia izan dadila EMA jaialdiak edukiko duen kostearekin, zenbat kostatuko zaigun Barakaldarrei’ esan du Abadek.

Bukatzeko’ galdera zuzena egiten diogu gobernu taldeari, Barakaldarrei Barakaldoko Udalak ez duela kanon-ik ordaindu beharko EMA jaialdia BEC-en ospatzeagatik esateko gai da?’ bukatu du Abadek.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Apirila 2018 Maiatza 2018
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.