Publizitatea
Bannerra
Kolaborazioa: EAJ-PSE-ren 2018.urteko aurrekontuak, EAJ-PSErentzat PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/16

Barakaldoko udaletxea

Kolaborazioa: EH-Bildu Barakaldo

2018. uterako Barakaldok baditu aurrekontuak. Jakinaren gainean geunden honen inguruan, baina ofizial egin zen pasa den urtarrilak 26an ospatu Ogasun Batzordean zein pasa den astean ospatu zen ez ohiko osoko bilkuran. Aurrekontuok, aurrera atera dira EAJ eta PSEren aldeko bozkekin gainontzeko udal taldeen aurkako bozkekin. Ezin da ahaztu geuk ere, auzotarren ordezkariak bagarela..

Hirugarren urtez jarraian, EAJ-PSE osatzen duten ‘egonkortasun akordioa’ deritzonaren arrabolak onartu zituen aurrekontuak.  Euren argudio bat eta bakarra, sinatuta duten akordioa. Akordio honek, Barakaldoko Udalari 3.5 milioi euroko zorpetzea suposatzen dio, nahiz eta Udal ikuskatzaileak adierazi, oreka ekonomikorako legea hausten dutela, aurrera jarraitu zuten euren planekin. Zorpetze honekin, berriz ere, bi alderdiek egoera sozioekonomiko okerrenean dauden auzotarrei bizkarra ematen diete, euren oinarrizko beharrak bermatuak izan daitezen bermatu gabe.

Nahiz eta pasa den Uztailean, akordio hau hautsi, dirua erditik dagoenean ados jartzen dira EAJ eta PSE, egungo status quo-a mantentzeko asmoarekin, partekatzen duten kudeaketa ereduaren bidez, apurka apurka herritarren artean handitzen doazen ezberdintasun sozialak tenkatuz. Hau guztia gertatzen da, Zerbitzu Publikoak pribatizatzea oinarri bezela duten EAJ-PSE politika ekonomikoa partekatzen dutela, elite txiki bati mesede egiteko asmoarekin, euren bezero sarea elikatuz, nahiz eta politikok gehiengoaren interesaren aurka joan.

Barakaldoko EH Bildun pertsonekin eta pertsonen alde lan egiteko konpromezu argia dugu, politika justuagoak lortu asmoz, gizarte justuago bat eraikiz joateko, pertsona ororen eskubideak eta beharrak bermatuak izan daitezen.

Haatik, berriz ere, osoko zuzenketa zein 13 zuzenketa partzialetan lan egin genuen, estrategikoak diren gaiak jorratuz. Aurrekontuak zuzentzeko asmoarekin, baita Amaia del Campok proposatu bezela oposizioko taldeei, proposamenak aurkeztu genituen. ETa hori egin genuen. Proposamenak aurkeztu akordietara ailegatu asmoz.

Aurreko urteetan EAJ-PSE bikoteak, gainontzeko taldeen proposamen aurkako bozka eman zuten, kontrasterako tartea ez zela egon argudiatuz, beraz aurten, eta argudio hau mahai gainetik kendu asmoz, EH Bilduk EAJri bilera bat eskatu zion, akordiak jorratu asmoz..

EAJ-EH Bildu ordezkaritza formalek hiru bilera euki zituzten, jeltzaleen aldetik jarrera bakarra helaraziz. Herri mailan akordioetara heltzeko ez dute autonomiarik, hortaz, Bizkai Buru Batzarrek, eman behar zien baimena. Guk egindako proposameni ez zigutela inolako erantzunik eman.

Jarrera hau ikusita gure ondorioa argia da: Barakadon agintzen duena Sabin Etxea da, eta PSErekin duten akordioa ziurtatzea lehenesten dute, euren interes partikularrak aurrera ateratzen bermatzen dien gehiengo osoaren bidez.

Argi geratu zen Ogasun Batzordean gertatu zena, EAJ-PSE-k gainontzeko talde guztiek aurkeztutako proposamenen kontra bozkatu zuten. Eztabaidarik gabe, proposamenen azterketarik gabe, arrazoitu gabe.

Honen guztiagatik, EH Bildutik erabaki genuen oso bilkuran nahikoa esateko tokia zela, horregatik bilkuratik alde egitea erabaki genuen, 2018.urteko aurrekontua eztabaidatuko zen puntuetan. Bertan parte hartzeak, nahiz eta aurka bozkatu, historikoki Barakaldon EAJk eta PSEk babesten duten sistema batekin kolaboratzea litzatekeelako, euren kudeaketa eredua tenkatu, gainontzeko indar politikoei muzin eginez, eta auzotarren benetako beharren gainetik euren arrabolarekin pasatuz.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2018 Urria 2018
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.