Publizitatea
Bannerra
Irabazi Barakaldok batzar irekia egingo du igandean Herriko Plazan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/10

Asanblada irekia

Irabaziren oharra:

Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak batzar honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu die Barakaldoko biztanleei. Irabazik bilera honetan udalerriko azkeneko nondik norakoen errepasoa egin ondoren, datozen hilabeteetako lehentasunak ezarriko ditu.

KartelaIrabazi Barakaldok datorren igandean, azaroaren 12an, batzar irekia egingo du eguerdiko hamabietan Herriko Plazan. Batzar honetan, azkeneko hilabete hauetan egin duen lana, nondik norakoak eta erronkak azalduko ditu Irabazik. Aurkezpenaren ostean, Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak datozen hilabeteetako lehentasunak erabakiko ditu.

Batzar ireki berri honen xedea, herritarren zalantzak argitzea, galderei erantzutea eta beraien proposamenak jasotzea da, “denon artean Barakaldo hobeago bat eraikitzeko”. Horregatik guztiagatik, Irabazik batzar honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu die Barakaldoko biztanleei.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.