Autobus interurbano Inprimatu
2008/04/01
busaGaurko Udal osoko bilkuran PP alderdiak egindako proposamena bozkatu da. Alderdi eskuindarraren mozioak, Barakaldoko erdigunetik aldenduak geratu diren auzoak hobeto komunikatuak egoteko, hiri barneko udal autobus linea bat sortzea proposatzen zuen. Aipatutako mozioa aurrera atera da, PP, EB eta PNV alde, PSOE kontra eta ANV abstentzioa bozkatu dutelarik. Azken alderdiak prentsa aurrean adierazitakoaren arabera, abstentzioaren aldeko jarrera hautatu dute, garraio beharrak egonik ere, aurretik diagnostikoa eta ingurugiro aldagaia kontuan hartuko duen "mugikortasun plana" osatu beharra dagoelako.