Publizitatea
Bannerra
Mundua
Alemaniar poliziak 400 antifaxista atxilotu ditu alderdi faxista baten kongresuaren aurkako mobilizazioetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/04/30

Stuttgart manifestazio antifaxista

Gaur goizean Alemaniako Alternative for Germany (AfD) partidu faxistak kongresu bat ospatu du Stuttgart hirian. Bere burua kontserbadore, liberal eta abertzale moduan aurkezte du eta bere diskurtsoa immigrazioaren, islamaren… aurka oinarritzen da. Alemaniako mugimendu antifaxistak mobilizazioak egin ditu eta kongresua ospatu den lekuaren sarrerak blokeatzen saiatu dira, faxismoaren eta Alternative for Germany (AfD) partiduaren aurkako oihuen artean. Alemaniako mobilizazioen aurka kargatu du eta 400 pertsona atxilotu ditu.

 
“Herri guztia mugimenduan” lelopean ospatuko du Yescak 2016ko Villalarra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/04/20

Villalar 2016

Larunbatean Apirilak 23, Villalar de los Comuneros eguna izango da, Gaztelako aberri eguna. Egun horretan Komuneroen iraultzaren bataila garrantzitsuena gogoratzen da. Bataila eta iraultza horretan komuneroek Carlos V-ren tropa inperialisten aurka borrokatu zuten eta bataila horretan komuneroek galdu egin zuten. Gaur egun Gaztelaren aberri eguna ospatzen da eta Gaztelako Ezker Independentistak ekitaldiak eta dinamikak egiten ditu. Yesca gazte erakunde independentista ezkertiarrak ekimenez beteriko egitaraua prestatu du, asteburu osorako. Ostiralean ekimenen artean nabarmendu daiteke, gauean Komuneroen omenezko monolitora egingo den martxa, bigarren urtez egingo dena. Larunbatean ekimen asko egongo dira: ekitaldi politikoa, omenaldia komuneroei, jolasak, kontzertuak…

 
Poliziak SATeko kidea den Nestor Salvador atxilotu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/04/18

Nestor Salvador

Gaur goizean espainiar poliziak SATeko kidea den Nestor Salvador atxilotu du Madrileko autobus geltokian. Nestor Portugalera joaten zen jardunaldi batzuetan parte hartzera eta Madrilera heldu denean espainiar poliziak abordatu du, SATek azaldu duenez Granadatik omen zeuden bere atzetik. Atxiloketa hau 2013.urteko ekimen batekin lotuta dago. 2013ko abuztuan SATek haurrentzako eskola materiala desjabetu zuen Sevillako Carrefour batetik. Ekimen honen bitartez, Andaluziako haur askok eskolarako materiala erosteko dituzten salatzea izan zen. Honen harira Nestor inputatu zuten baina Nestorrek justiziari intsumisioa egitea erabaki zuenez, SATeko kideek bezala, ez zen aurkeztu epaitegian eta SATen ustean horregatik atxilotu dute. Eguerdian Madrilgo epaitegitik pasa ondoren,  aske geratu da.

 
Andres Bolado atxilotua eta espetxeratua izan da Jaenen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/03/30

Andres Boladoren atxiloketa

Gaur goizean Espainiar poliziak Andaluziako SAT sindikatuko kidea den Andres Bolado atxilotu du espetxeratzeko. Andres Boladori 3 urte eta erdiko kartzela zigorra inposatu diote, 2012.urteko protesta sozial batengatik. Atzo bukatu zitzaion epea, bere burua espetxean aurkezteko baina injustizia honen aurrean uko egin zion agindua betetzeari. Honen haurrean SATek Andaluziako beste eragile eta ehunka pertsonekin batera kanpamendu solidario bat antolatu zuten, Andresi babesa helarazteko eta bere indultua exijitzeko.

 
Atzo eman zioten hasiera 2016ko Rith-ari, Gaelikoaren aldeko Korrika PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/03/05

Rith-aren lehenengo eguneko irudiak

Atzo eman zioten hasiera 2016ko Rith-ari Irlandako An Droichead Nua hirian. Gogora dezagun Rith-a Irlandan Gaelikoaren alde egiten den lasterketa dela, Euskal Herriko Korrikan oinarrituta. Baina Euskararen aldeko lasterketarekin alderatuta, Irlandan bakarrik egiten dute Korrika egunez. Atzo jendetza egon zen lasterketari hasiera emateko, jai giroan eta musikarekin. Euskal Herrian bezala lasterketa buruan testigu bat daramate, barruan mezu bat daramana eta bukaeran irakurriko dena. 700 kilometro, 200 hiri eta herri, 32 eskualde… zeharkatu ondoren Dublinera helduko da martxoaren 14an. Informazioa egunean jarraitzeko: Rith-en web orrialdea, Facebook, twitter...

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

6-orrietatik 61.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

REBELION

Cache Directory Unwriteable

KAOS EN LA RED

Cache Directory Unwriteable