Publizitatea
Bannerra
Mundua
Poliziak SATeko kidea den Nestor Salvador atxilotu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/04/18

Nestor Salvador

Gaur goizean espainiar poliziak SATeko kidea den Nestor Salvador atxilotu du Madrileko autobus geltokian. Nestor Portugalera joaten zen jardunaldi batzuetan parte hartzera eta Madrilera heldu denean espainiar poliziak abordatu du, SATek azaldu duenez Granadatik omen zeuden bere atzetik. Atxiloketa hau 2013.urteko ekimen batekin lotuta dago. 2013ko abuztuan SATek haurrentzako eskola materiala desjabetu zuen Sevillako Carrefour batetik. Ekimen honen bitartez, Andaluziako haur askok eskolarako materiala erosteko dituzten salatzea izan zen. Honen harira Nestor inputatu zuten baina Nestorrek justiziari intsumisioa egitea erabaki zuenez, SATeko kideek bezala, ez zen aurkeztu epaitegian eta SATen ustean horregatik atxilotu dute. Eguerdian Madrilgo epaitegitik pasa ondoren,  aske geratu da.

 
Andres Bolado atxilotua eta espetxeratua izan da Jaenen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/03/30

Andres Boladoren atxiloketa

Gaur goizean Espainiar poliziak Andaluziako SAT sindikatuko kidea den Andres Bolado atxilotu du espetxeratzeko. Andres Boladori 3 urte eta erdiko kartzela zigorra inposatu diote, 2012.urteko protesta sozial batengatik. Atzo bukatu zitzaion epea, bere burua espetxean aurkezteko baina injustizia honen aurrean uko egin zion agindua betetzeari. Honen haurrean SATek Andaluziako beste eragile eta ehunka pertsonekin batera kanpamendu solidario bat antolatu zuten, Andresi babesa helarazteko eta bere indultua exijitzeko.

 
Atzo eman zioten hasiera 2016ko Rith-ari, Gaelikoaren aldeko Korrika PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/03/05

Rith-aren lehenengo eguneko irudiak

Atzo eman zioten hasiera 2016ko Rith-ari Irlandako An Droichead Nua hirian. Gogora dezagun Rith-a Irlandan Gaelikoaren alde egiten den lasterketa dela, Euskal Herriko Korrikan oinarrituta. Baina Euskararen aldeko lasterketarekin alderatuta, Irlandan bakarrik egiten dute Korrika egunez. Atzo jendetza egon zen lasterketari hasiera emateko, jai giroan eta musikarekin. Euskal Herrian bezala lasterketa buruan testigu bat daramate, barruan mezu bat daramana eta bukaeran irakurriko dena. 700 kilometro, 200 hiri eta herri, 32 eskualde… zeharkatu ondoren Dublinera helduko da martxoaren 14an. Informazioa egunean jarraitzeko: Rith-en web orrialdea, Facebook, twitter...

 
HerriKolore Irratia: CUP eta Errontegiko inauteriak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/02/04

CUPen logoa

Zopina irratian egiten dugun azkenengo irratsaioan Katalunian jarri genuen arreta prozesuaren egoera ezagutzeko. Horretarako CUPeko kidea den Marc-ekin hitz egin genuen. Marc-ek prozesua ze egoeran dagoen kontatu zigun eta aurrerago izango dituzten erronkei buruz hitz zigun baita ere. Nola ez CUPeko emakumeek jasan dituzten eraso sexistak salatu genituen baita. Beste alde batetik Errontegiko Inauteriei eta auzoko pedidari buruz hitz egin genuen Ainarako Argiñerekin.

Elkarrizketa: CUP

Elkarrizketa: Ainara

 
Mexiko errege mago anarkistek irribarreak eraman dituzte zonalde txioetara PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/01/07

Errege mago anarkistak mexikon

Mexikoko “Bloque Niños” izeneko talde anarkistak, abenduaren 6 guztietan biltzen dira Mexikoko hiriko zonalde txioetako haurrei irribarreak eramateko. Ekimen honen bitartez eramaten zaizkie jolasak eta arropa. Gogoratu dute Mexikon 3.000.000 haur baino gehiagok lan egin behar dutela eta txirotasuna jasaten dutela, soilik Mexiko DF-n miloi bat baino gehiago dira. Ekimen honen helburua: txirotasuna, gosea, bazterketa… jasaten duten haurrei, haurtzaroa itzultzea da.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

4-orrietatik 59.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

REBELION

Cache Directory Unwriteable

KAOS EN LA RED

Cache Directory Unwriteable