Publizitatea
Mundua
Bihar Galizak, Euskal Herriak eta Kataluniak kirol selekzioen ofizialtasuna aldarrikatuko dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/12/25

Pasaden urteko nesken partidua

Pasaden urteko etenaldiaren ondoren, bihar Compostelan, Galizako futbol selekzioak partidu berri bat jokatuko du, Senegalen aurka. 2009an alderdi popularreko gobernuak selekzioaren partiduak bertan behera utzi zituenetik, herri mugimendua eta Siareir@s Galeg@s elkartea izan dira partiduak antolatu dutenak. Geroztik selekzio ezberdinen aurka jokatu dute: Palestina, Okzitania, Kurdistan, Sahara eta CD Paraguayo.

 
Valentzian ere, euskararen eguna ospatu zuten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/12/14

Valentziako euskara eguna

Abenduaren 3an, Euskararen aldeko ekimena egin zuten Valentziako Pilar plazan, Velluters auzoan, euskararen eguna zela eta. Ekimen honetan Valentziako Euskaltzaleok elkarteko kideek jendearengana hurbildu ziren euskararen eguna zer zen azaltzeko, ondoren puxika batean mezu bat euskaraz idazteko ematen zieten. Euskara ez zekitenei  mezua itzultzen zitzaien. Azkenean plaza kolorezko puxikaz betetzea lortu zuten.

 
Denuncian que elementos de la extrema derecha Venezolana han atacado una sede del PSUV PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/12/09

Pa adelante venezuela

Fuente de la información: http://larepublica.es

Una ciudadana venezolana ha denunciado que varias personas defensoras de “el cambio” en Venezuela, atacaron anoche la sede del Partido Socialista Unido de Venezuela (PSUV), en Ejido, Mérida. Denuncia que varias camionetas se pararon frente a la sede del PSUV y que tras golpear a varios simpatizantes Bolivarianos se marcharon. Para ello ha difundido a través de Facebook el video que grabo cuando sucedieron los hechos.  

 
Errefuxiatuei laguntzeko eraikin bat okupatu dute Berlinen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/11/25

Neukölln-ren eraikinaren okupazioa

Argazkia: Left Report

Berlineko mugimendu antifaxistak, libertarioak eta beste erakunde autonomo batzuk eraikin bat okupatu dute Neukölln auzoan, errefuxiatuentzako zentro sozial bat sortzeko, informazioen arabera 100 bat pertsona sartu dira. Duela zenbait aste, beste saiakera bat egin zuten. Ekimen honen helburua ez da soilik errefuxiatuei lo egiteko espazio bat ematea bestelako laguntza mota batzuk eskaini nahi diete: aholkularitza, itzulpen zerbitzua, kirola eta kulturarako espazio bat… Gainera migrazioaren inguruko gaiak lantzeko auzotarrentzako ekimenak antolatuko dituzte. Irudi gehiago hemen

 
HK Irratia: Galiza eta Asturies protagonistak azken irratsaioan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/11/06

Absolución Aarom, Atanes e Mario

Aste honetako irratsaiora bi gai ekarri ditugu. Alde batetik Galizako 3 ikasleen aurkako epaiketa. Datorren asteartean Aarom, Atanes eta Mario ikasleak epaituko dituzte ikasle protesta batengatik, bakoitzak 3 urteko kartzela zigorreko eskaerari aurre egin beharko dio. Honi buruz hitz egiteko Mario izan genuen. Beste alde batetik Asturieseko Radio QK irrati librea ezagutzeko aukera izan genuen Tonoren eskutik. Radio QK 1983.urtean sortu zen Oviedon eta geroztik lanean jarraitzen du proiektu komunikatibo alternatibo bat lantzen. Azkenik aipatu behar datozen irratsaioetan zenbait sorpresa eta berrikuntza izango ditugula.

Absolución Aarom, Atanes e Mario

Radio QK

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

6-orrietatik 59.a
Loading..
Urtarrila 2018 Otsaila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

REBELION

Cache Directory Unwriteable

KAOS EN LA RED

Cache Directory Unwriteable