Berri Txarrak-ek Kataluniako preso politikoekiko elkartasuna helarazi du Bartzelonako akanpadan kontzertu bat eskainiz Inprimatu
2019/11/02

Berri-Txarrak Katalunian dago asteburu honetan, “Ikusi Arte” birako azken kontzertuak direla eta, etenaldi mugagabea hasi baino lehen. Atzo Razzmatazz aretoan jo zuten eta gaur gauean Apolo aretoan egongo dira. Bien artean talde nafarrak elkartasun keinu bat izan du Kataluniako preso politiko eta Bartzelonako akanpadan dauden partehartzaileekin. Gaur eguerdian kontzertu sorpresa bat eman dute bertan. Akanpada honen bitartez, Kataluniako ikasle mugimenduak preso politikoen askatasuna aldarrikatzen ari dute, besteak beste: mobilizazio eta ekimen ezberdinen bitartez.

alt=""