Galesen ere Korrikan hizkuntzaren alde Inprimatu
2018/07/04

Martxan da, Galeseko galesaren aldeko Ras Yr Iaith lasterketa.  Gaurtik ostirala arte Galeseko hiri eta herri ezberdinak bisitatuko ditu, galesari bultzada emateko. Egitasmo hau 2014an jaio zen, Euskal Herriko Korrika eta Europan egiten diren beste hizkuntz gutxituen aldeko lasterketetan oinarrituta. Aurtengo Ras Yr Iaith-an hiri eta herri ezberdinetan korrika egingo da baina ez hirien arteko ibilbideetan. Ekimenaren web orrialdean, publikatu dute noiz heltzen den lasterketa hiri bakoitzera. Korrikarekin duen beste ezberdintasuna, gauean lasterketa eteten dela. Korrikan bezala lekukoa daukagu, barruan mezua eramaten duena. Korrikarekin bezala gertatzen den bezala egitasmo honen helburuak galesari bultzada eman eta hizkeraren ezagutza eta erabilpena sustatzea dira. Horretaz gain etekin ekonomikoak, hizkuntzaren alde lan egiten duten elkarteei zuzentzen dira.

alt=""

alt=""