Publizitatea
Bannerra
Europako hizkuntz gutxituen aldeko lasterketek Eurokorrika sarea sortu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/07

Eurokorrikaren aurkezpena

Ostiralean hasi zen Kemperren Ar Redadeg, bretainiarraren aldeko lasterketa eta igandean bukatuko da Plougernen. Lasterketa hau duela hamar urte sortu zen, Euskal Herriko Korrikan oinarrituta eta bi urteetan behin ospatzen da ere bai. Aurtengo edizioaren baitan Europako toki ezberdinetan, hizkuntz gutxituen alde egiten diren lasterketen ordezkariak: Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Aran Harana, Biarno, Gales, Irlanda eta Alsaziakoak bildu dira eta sare bat osatu dute Eurokorrika. Hortaz aparte manifestu bat sinatu dute baita ere. Sare honen helburuak, egitasmo ezberdinen artean esperientziak partekatu, harremanak estutu, ekintzak sustatu, proiektu berrietan lagundu eta elkarrekin herri ekitaldiak antolatzea dira.

Manifestua:


Europako hizkuntza gutxituen aldeko lasterketen ordezkariek, honako hau gogoan hartuz:

- Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak (1948) giza eskubide guztiak babesten ditu, hizkuntzen artean bereizketarik egin gabe,

- Europako Kontseiluaren Giza Eskubideak eta Oinarrizko Eskubideak Babesteko Hitzarmenak (1950) ere giza eskubideak babesten ditu, hizkuntzen artean bereizketarik egin gabe,

- Europar Batasuna, zeinaren lema “bat eginik aniztasunean" baita, oinarritzen da giza duintasunaren errespetuan, askatasunean, demokrazian, berdintasunean eta giza eskubideetan, gutxiengoetako pertsonen eskubideak barne, honako hauetan oinarrituz:

- Hizkuntz eskubideen deklarazio unibertsala, 1996an Bartzelonan onartutakoa - Hizkuntz eskubideak babesteko protokoloa, Europako gizarte zibileko gizarte erakundeek 2016ko abenduaren 17an Donostian (Euskal Herria) sinatutakoa,

txalotzen dute:

- Europako hizkuntza gutxituen komunitateetako gizarte zibil antolatuak eginiko lana, beren hizkuntzak etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko, giza eta gizarte garapen jasangarri bati begira,

- KORRIKAren sorrera, 1980an, euskaraz bizi nahi duten gizarte eragileak biltzen dituen errelebo lasterketa, eta Europako hizkuntza gutxituen beste komunitate batzuek eredu hori beren gain hartu izana.

gonbidatzen dituzte Europako hizkuntza gutxituen komunitate guztiak ekimen hori berenganatzera, beren hizkuntzen aniztasuna eta aberastasuna aldarrikatzeko, gizadiaren ondare ezin baliotsuagoaren parte baitira, munduko gainerako hizkuntza guztien parean, eta garapen tresnak eta esangura dakartzaten nortasun anitzen lekukotasuna.

beren borondate kolektiboa adierazten dute elkarrekin lanean jarraitu eta beren hizkuntzen erabileran oinarritutako ekintzak antolatzeko, beren Europako sareetan, mugetatik harago, Europa demokratiko eta solidario bat eraikitzeko, herrien, kulturen eta hizkuntzen Europa.

Erabaki dute sare bat sortzea esperientziak partekatu, harremanak estutu, ekintzak sustatu, proiektu berrietan lagundu eta elkarrekin herri ekitaldiak antolatzeko, beren hizkuntzei dagokien balioa emateko bizitza sozial, kultural eta ekonomikoan.

2018ko maiatzaren 5a

Korrika (Euskara) Euskal Herria
Correlingua (Galiziera) Galizia
Correllengua (Katalana) Katalunia
Course Lingua (Okzitaniera) Aran Harana
La Pasem (Okzitaniera) Biarno
Redadeg (Bretainiera) Bretainia
Ras yr Iaith (Galesa) Gales
Rith (Irlandera) Irlanda
Sprochrenner (Alemana) Alsazia

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2018 Iraila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

REBELION

Cache Directory Unwriteable

KAOS EN LA RED

Cache Directory Unwriteable