Egun hauetan kultura eta politika protagonistak dira Marinaledan Inprimatu
2018/03/29

Kultur astea marinaledan

Egun hauetan kristautasunari lotuta dauden ekimen ugari munduko txoko askotan. Baina Marinaledan beste modu batean ospatzen dituzte udaberriko jaiak, kultur aste batekin. Astean zehar ekimen kultural eta politiko ezberdinak egiten ari dituzte: hitzaldiak, aurkezpenak, proiekzioak, martxak, kontzertuak… Ekimenak astelehenean hasi ziren dantza tailer eta Killo Loboren emanaldiarekin.



Gaurko protagonista Katalunia izango da eta Vidal Aragones CUPeko parlamentariarekin batera egoera aztertuko dute. Gauean Cái de mi arma chirigota izango dute. Bihar Juan Manuel Sanchez Gordillon idatzitako “La Utopia se concista” liburua aurkeztuko dute eta “El Cabrero” kantautoreak joko du. Larunbatean guden aurkako kontzertuak egongo dira eta igandean bukatuko da astea: andaluziar gosari, Humosora martxa eta herri bazkari batekin.

 


Kartela