Valentziako euskaltzaleek, Diasporaren Gutunen V. Literatura Lehiaketa antolatu dute Inprimatu
2017/12/18

Gutuna lehiaketa

Bosgarren urtez Valentzian euskara bultzatzeko lanean dauden elkarteek, Diasporaren Gutunen Literatura lehiaketa antolatu dute. Aurreko edizioetan harrera oso ona izan duen ekimena da eta munduko toki ezberdinetatik jaso dituzte idazlanak, aurten bide berdinetik jarraitzea espero dute. Txapelketak kategoria izango ditu: euskara ikasten dauden pertsonentzat eta euskaldunak direnentzat. Lanak Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikora edo posta fisikoan bidali ahal izango dira Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, baixos) eta Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos) helbideetara, urtarrilaren 20 baino lehen.

KartelaPrentsa oharra:

Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek bostgarren aldiz, Diasporaren Gutunen V. Literatura Lehiaketa antolatuko dugu ikasturte honetan.

Valentziako Euskal Etxeen lehentasunen bat euskara hizkuntzaren sustapena eta zabalkuntza da. Alde batetik, gure ikasleen motibazioa bultzatu nahian, eta beste aldetik munduko euskal komunitatea begira, parte hartzeko bi modu desberdinak sortu ditugu.

Aurreko urteetan harrera ederra jaso genuen munduko izkin desberdineetatik, eta aurten ere nahiko genuke gonbidapena egin parte hartu nahi duenari, ez du inporta nondik etortzen den. Dudarik gabe saririk hoberena zuen lanak izango dira. Horren truke, zuetako norbait literaturaren ale bitxiak jasoko du irabazlea. Animatu gure proiektu honen partea izateko!

Anima zaitezte parte hartzeko...

Euskal Herrian Euskaraz!

Diasporaren Gutunen V. Literatura Lehiaketa

Hona hemen oinarriak:

1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) Bestaldetik, ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.

2. Luzera, gehienez, 2 horrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letra Arial, 12 neurria izan behar du. Gai askea da baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela.

3.Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu:
A.- Euskara ikasten ari diren pertsoneentzat
B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat

4.Lanak posta elektronikaren bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere.

5.Idazlanak Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta bidez bidali daitezke ere. Hurrengo helbidetara: Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, baixos) eta Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos). Aurkezteko epea 2018ko Urtarrilaren 20an amaituko da.

6.Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek, Euskaltzaleok Euskal Etxea eta Laurak Bat Centro Vasco Navarroen partaideez osatuta egongo da.

7.Epaimahaiaren irizpidea apelezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.

8.Saria Liburu eta ikus-entzunezko material-sorta euskaraz izango da, bi modalitateetan.

9.Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da, euskaltzaleok Euskal Etxearen elkartearen egoitzan, (Racó de la Corbella, C/ Maldonado 46, Velluters) Urtarrilaren 26an.

10.Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.

11.Irabazten ez duten lanak suntzituak izango dira. Irabazten duen gutunek lehiaketaren batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira.