Publizitatea
Bannerra
Valentzian ere ospatu zuten Korrika PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/18

Korrika valentzian

Aste bat baino gehiago pasa da Korrika Iruñean bukatu zenetik, baina Korrikari lotutako irudiak heltzen jarraitzen dira. Besteak beste Korrikaren alde Valentzian egin zuten jaiaren irudiak jaso ditugu. Apirilaren 1ean Korrika jaia ospatu zuten Valentziako Patraix plazan. Goizean herri kirolak eta Korrika txikia izan zuten. Arratsaldean herri bazkariaren ondoren kontzertuak egon ziren, Mikel Karton, Hugo Mas, Garikoitz Knör, contraBand-en eskutik. Apirilaren 1eko ekimenaz aparte, Martxoaren 29an L´hortako La Masia eskolan Korrika txikia ospatu zuten baita ere. Hamarnaka umek korrika egin zuten euskararen alde.

alt=""

Oharra:


Beste aldi bat, Valentziako kaleak Korrika jaso dute, eta badira 4 edizioak Korrika Valentziara hurbildu dela. Aurreko larunbatean, apirilaren 1ean, Patraix auzoko plazan posiblea izan da euskararen aldeko hainbat ekitaldi ikustea, euskararen aldeko egiten den ibilaldiaren izenean.

Jardunaldia goizeko 11etan hasi da Ikurrinaren jasoarekin, txalaparta-soinua nagusitua. Gero herri kirolen aurkezpena izan du lekua: aizkolariak, trontzalariak, txinga lasterketak eta sokatira. Goizean zehar dantzak eta umeentzako jokuak eta Nafarroako produktuen dastaketa, izan dute lekua. Trikitilarien laguntza ezinbestekoa izan da giroa jaiari emateko.

Gero hainbat pertsona hartu zuten lekukoa kilometro solidario bat korrika egiteko auzoko kaleetan; umeek martxaren aurrean joaten ziren. Giro aparta zegoen eta argi geratu zen Valentzian ere euskarari babesa ematen zaiola. Ibilaldian, hainbat kantu entzun ziren: Valentzian ere euskararen alde,Valentzian valentzieraz, Euskal Herria euskalduna edota ttipi ttapa ttipi ttapa Korrika, ziren horren seinalea.

Korrika egin eta gero, eta indarrak berreskuratzeko, herriko janaria izan zen.150 lagunentzako bazkaria, marmitako protagonista. Bazkalostean, trikitixa eta abesti popularrak hartu zuten protagonismoa. Kontzertua erreleboa hartu zuen Mikel Karton, Hugo Mas, Garikoitz Knör, contraBand-ekin… Ehunka pertsona egin dute posiblea 20. Korrikaren edizioa Valentzian. Antolatzaileak, Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeak.

alt=""

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

REBELION

Cache Directory Unwriteable

KAOS EN LA RED

Cache Directory Unwriteable