SATeko kideek Andres Bodaloren aldeko gose greba utzi dute Inprimatu
2016/06/12

Andres Bodalo

Duela 27 egun SATeko hainbat kidek Andres Bodaloren kartzelatzea salatzeko gose greba bat hasi zuten Madrilen. Ekimen hau, Jodarretik Madrilera egin zuten martxaren ondoren, abiatu zuten. Egun guzti hauetan asko izan dira elkartasuna adieraztera hurbildu direnak eta estatuko beste herrialde batzuetan egin diren ekimenak.

Gaur 27 eguneko borrokaren ondoren Oscar Reina SATeko bozeramaileak iragarri du: gose greba ustea erabaki dutela modu kolektiboan. Erabaki hau hartu dute, izaten ari dituzten osasun arazoengatik. Esate baterako beste egunean Andres Bodaloren alaba ospitalera eraman behar izan zuten. Baina Andres Bodaloren askatasuna aldarrikatzeko borroka amaitu ez dela ohartarazi dute.  Andres Bodaloren askatasuna aldarrikatzeko Madrilen eraiki zuten askatasunaren kanpamendua, Somonteko lursailera eramango dute.

Somonteko lursaila SATek lurraren banaketa aldarrikatzen duen borrokaren sinboloetariko bat da. Somonte lursail publiko izan arren Andaluziako gobernuak abandonatuta zeukan ezertarako erabili gabe. Egoera honen ondorioz 2012.urtean SATeko kideek lursaila okupatzea erabaki zuten lurra landatu eta lana emateko. Ekainaren 2an Guardia Zibilak lursaila desalojatu zuen, epai agindu baten ondorioz. Baina handik egun gutxira SATeko kideek lursailera bultatu ziren, lur hauek berreskuratuz.