Frantziako argazkilari bat koman geratu da, Poliziak jaurtitako granada baten ondorioz Inprimatu
2016/05/30

Argazkilariaren irudia

Informazioa: Argiari esker

Pasaden Maiatzaren 26an lan erreformaren aurka Parisen izandako mobilizazio eta istiluetan, argazkilari bat larri zauritu zen Poliziak bota zuen granada baten ondorioz. Berriaren barruan dagoen bideoan ikusi dezakegunez polizia batek granada bat bota zuen argazkilariaren ondora eta leherketaren ondoren argazkilaria lurrera erori zen. Leherketak hematoma bat eragin zion garun lobuluan eta medikuek informatu dutenez egoera larrian dago. Momentuz koman jarraitzen du, eta medikuen egin zioten ebakuntzaren ondorioz eboluzioaren zain egon behar gara. Frantziar gobernuak bi ikerketa zabaldu ditu gertatutakoa argitzeko, bide administratibo eta penaletik.

alt=""