Andres Bolado atxilotua eta espetxeratua izan da Jaenen Inprimatu
2016/03/30

Andres Boladoren atxiloketa

Gaur goizean Espainiar poliziak Andaluziako SAT sindikatuko kidea den Andres Bolado atxilotu du espetxeratzeko. Andres Boladori 3 urte eta erdiko kartzela zigorra inposatu diote, 2012.urteko protesta sozial batengatik. Atzo bukatu zitzaion epea, bere burua espetxean aurkezteko baina injustizia honen aurrean uko egin zion agindua betetzeari. Honen haurrean SATek Andaluziako beste eragile eta ehunka pertsonekin batera kanpamendu solidario bat antolatu zuten, Andresi babesa helarazteko eta bere indultua exijitzeko.

Gaur goizean espainiar polizia kanpamenduan aurkeztu da Andres espetxera eramateko. Azkenean atxilotu dute, txalo eta askatasun oihuen artean. Polizi etxetik pasatu ondoren, Jaengo espetxera eraman dute. SATeko kideek azpimarratu dute bere askatasuna exijitzen jarraituko dutela eta libre egon arte borrokan jarraituko dutela. Bestetik elkartasun mezu ugari zabaldu dira lehenengo momentutik, herrialde ezberdinetatik: Asturies, Galiza… baita Euskal Herritik ere bai.