Madres de Plaza de Mayo elkartearen irratia erasotu dute Inprimatu
2016/01/01

Radio madres plaza de mayo

Atzo Argentinan Madres de Plaza de Mayo elkartearen irratia den “Radio Madre AM 530” erasotua izan zen. Irratiko kideek kontatu dutenaren arabera: goizeko 4ak aldera, 4 pertsona bertara gerturatu ziren, arrautzak jaurti zituzten, txistuak bota zituzten eta irrati-etxera indarrez sartzen saiatu ziren. Irrati-etxeko langile batek aurre egin zien sartzen ez usteko eta erasotua izan zen baita ere. Radio Madre AM 530ko kideek uste dute erasotzaileak eskuin muturrekoak direla eta Mauricio Macriren gobernutik gertu daudela. Irratiko zein Madres de Plaza de Mayoko kideek salatu dute denbora dezente daramatzatela mehatxuak jazartzen. Informazio gehiago TeleSur-ren.