El Salvadorreko XV.martxa ekologikoa ospatu zuten atzo, ura eta elikadura eskubideak aldarrikatuz Inprimatu
2015/06/05

XV marcha ekologikoa El Salvadorren

Kolaborazioa: Iraide Kareaga (El Salvadorren dagoen Barakaldarra)

Atzo, El Salvadorreko hiriburuan XV. Martxa Ekologikoa ospatu egin zen, gaur, ekainaren 5a, Ingurumenaren Nazioarteko eguna dela eta.



Ospakizun honetan inguruetako komunitateak, eliza historikoak eta naturaren alde borrokan dagoen Ingurumenaren Aliantza nazionalean parte hartzen duten elkarte eta talde ezberdinak batu egin dira. Ingurumen gaiei ematen zaien garratzi falta salatu egin dute berriz ere, enpresa handiei mesede egiten dioten lege eta baimen espezifikoen onarpenean islatzen dena. Enpresa hauek naturaren ondasunak merkantilizatu eta interes ekonomikoak lortzeko erabiltzen dituzte jasotako baimenak.

Aurten, martxak “Por nuestro derecho al agua y a la alimentación; hay que cambiar el sistema de raíz” leloa izan du, izan ere, herrialde honetan ura eta elikaduraren aldarrikapena eguneroko salaketa  bihurtu egin da.

Bitartean, orain dela hamarkada batetik Legebiltzar barruan eztabaida berdina mantentzen da: kalitatezko ura pertsona guztientzat bermatzen duen Uraren Lege Orokorra onartzeko proposamena hain zuzen. Baita era, El Salvadorreko Konstituzioaren 69.Artikuloaren aldaketan, non ura giza eskubide bat bezala agertzea aldarrikatzen da.

Ondorioz, historian zehar ura izan ez duten milaka eta milaka pertsona ordu luzeak ibiltzen dituzte etxetik gertuago dauden ur emarien bila. Ur emari hauek, urteak pasa ahala, desagertzeko arriskua handitzen joaten da eta, askotan, kutsatuta dagoen ura jaso behar izaten dute alternatibarik ez dagoelako. Hala ere, pertsonak hauek kilometroak egin dituzte gaur San Salvadorreraino, beraien eskubideen alde borrokatzeko, ura eta elikaduraren alde borrokatzeko, eta azken finean, bizitzeko eskubidearen alde oihu egiteko.

¡PORQUE EL AGUA NO SE VENDE, SE CUIDA Y SE DEFIENDE!

 

alt=""