FIFAk Emakumeak diskriminatu eta umiliatzen ditu Emakumeen Futbolezko Munduko kopan Inprimatu
2015/06/04

Mundialeko estadio baten irudia

Argazkiaren iturria: Berria

Larunbat honetan, Ekainak 6 hasiko da Kanadan, Emakumeen munduko futbol kopa. Txapelketak eta FIFA berak hainbat salaketa jaso ditu emakumeen eskubideak urratzeagatik. Jakina da emakumeek izugarrizko diskriminazioa jasaten dutela kirolean, eta futbolean are gehiago dela: hedabideetan presentzia baxua, baliabide ekonomiko gutxi, kirol jarduerak aurrera eramateko zailtasunak, kirol ekipamenduak erabiltzerakoan gizonek daukate lehentasuna…  Guzti honi gehitu behar zaio munduko txapelketa honetan jokalarien aurka emango diren eskubide pertsonalen urraketak eta umilazioak, horien artean nabarmendu dezakegu: emakumeek, emakume direla frogatu beharko dutela.

Jokalari guztiek baieztatu beharko dute mediku informeen eta diagnostiko baten bitartez emakumeak direla. Froga hauek gainditzen ez badute ezin izango dute txapelketan parte hartu. Gainera jokalariren batean “susmoren bat egoten bada, adibidez emakume batek ez ohiko gorputz ezaugarriak dituelako”  ikertua bat jarri daiteke bere kontra . Ikerketa horietan parte hartzera uko egiten duten jokalariak zigortuak izango dira. Jokalariek eta erakunde feministek gogor salatu dute FIFAren neurri hau, umiliagarria eta diskriminatzailea delako. Kritika ugari izan duen arren FIFAk neurriarekin aurrera jarraitzea erabaki du.

Jokalari baten zauriak, belar artifizialaren ondoriozBaina hau ez da FIFAk hartu duen neurri diskriminatzaile bakarra, munduko txapelketa honetan. Lehenengo aldiz munduko futbol txapelketa batean, jokalariek belar artifizialean jokatu beharko dute FIFAren aginduz. Jokalariek mutilek dituzten baldintza berdinak eta belar naturalean jokatzea exijitu diote FIFAri baina honek ez die kasurik egin. Belar artifiziala jokatzeko okerragoa da eta gainera erori eta urratzen bazara, zauriak eta erredurak sortu ahal zaizkizu. Ondoko argazkian ikusi dezakegu nola geratu ziren Estatu Batuetako Sydney Leroux jokalariaren hankak, belar artifizialaren ondorioz.