Europara heltzen saiatzean hildako etorkinak omendu dituzte europar parlamentuan Inprimatu
2015/04/29

Etorkinen aldeko ekimena europar parlamentuan

Europar parlamentuko ezkerreko taldeak (Europako alderdi politiko ezkertiar ezberdinak biltzen dituena), Europara heltzen saiatzerakoan mediterraneo itsasoan hildako etorkinak omendu eta gogoratzeko ekimena egin du europar parlamentuan. Plenoen aretoaren sarreratik hasita, 100 metrotako pankarta bat zabaldu dute 17.000tik gorako pertsonen izenekin. Ezkerreko talde politiko hauek aipatu dute 1992 gaur arte, Europara heltzen saiatzerakoan hildako 23.000 pertsona ingururen izenak ezagutzen diren arren askoz gehiago daudela. Pankarta zabaltzeaz aparte, parlamentariek “Je Suis Un  Migrant” leloa zeukaten kartelak atera dituzte. Ekimen honekin hildako pertsona guzti hauek gogoratzeaz aparte, europar batasunak gai honekin duen jarrera lotsagarria salatu dute.