Galizak modu ofizialean hartuko du parte, futbol gaelikoko munduko kopan Inprimatu
2015/01/18

Emakumezko futbol gaelikoko selekzioa

Martxoaren 5 eta 8 bitartean Abu Dabin, futbol gaelikoko munduko kopa ospatuko da. Bertan besteak beste Galizako emakumezko eta gizonezko selekzioek hartuko dute parte ofizialki, kide bezala onartuak izan direlako. Bertan Argentinako, Hegoafrikako, Persiako, Italiako, Frantziako… selekzioen aurka jokatuko dute. Selekzio bakoitzak 12 jokalari eramango ditu. Futbol gaelikoaren presentzia oso berria da Galizan bost urtekoa bakarrik, baina urte hauetan liga propioak antolatzea lortu dute, selekzioen ofizialtasuna eta gaur egun geroz eta talde gehiago sortzen ari dira. Momentu honetan selekzioen eta federazioaren kezka handiena, finantziazioa da ez dutelako inolako laguntzarik. Horregatik CROWDFUNDING kanpaina bat jarri dute martxan, gastu guztiei aurre egiteko behar den dirua lortzeko helburuarekin.

 

alt=""