2014/01/24 |

La excelente noticia de la victoria del movimiento vecinal del Gamonal en Burgos, fruto de su perseverancia desde 2005 en la práctica de diversas formas de protesta y de democracia directa, de su capacidad para desvelar los intereses especulativos y canalizar el descontento social, así como su conversión en referente simbólico, ha inspirado el programa de radio de esta semana. Charlamos con un miembro del colectivo Yesca en Madrid con el fin de conocer de cerca la repercusión de este estallido social castellano.
alt=""
Deskargatu programa hemendik |
|
2014/01/17 |

Aste honetan iragarri genuen moduan, egunotan San Bizenteko Atari tabernak "Jai herrikoi"-en gaineko argazki erakusketa jasoko du. Barakaldoko auzo honetako festak bukatutakoan, auzorik auzo izango da erakusketa mugikor hau ikusgai. Ekimen partehartzaile honen sustatzailea dugun Aritz Garcia Diseinatzaile Grafikoa eta Txeru Garcia historialaria izan ditugu aste honetako irratsaioan erakusketaren berri bertatik bertara izateko. San Bizenteko jai batzordeko kideak ere mintzakide izan ditugu oraingoan.
alt=""
Deskargatu programa hemendik |
2013/12/21 |

Igarotako igandean 2013ko Bertsolarien Txapelketa Nagusia ospatu zen Barakaldoko BEC-en, bertan Amets Arzallus lapurtarrak txapela burura eraman zuela. Lau urtetik lau urtetara ospatzen den euskararen festa handi honek bigarrenik hauspotu gaitu zonalde honetako euskaltzaleak baina bidegabea litzateke bertsolaritza eta Barakaldo, BEC-en ospatu den txapalketa honekin soilik lotzea. Barakaldoko Kilika bertso eskolak urteak daramatza Barakaldo eta ingurune honetako bertsolari berriak sortzen eta bertsolaritza hedatzen. Hemen duzue Kilikako lagunekin izandako solsaldia. Gabonetako oporraldian murgilduta gaudelarik, urtarrileko bigarren astean helduko diogu irratsaioari. Ordurarte... Ederto bukatu urtea eta hobeto heldu burruka eta garaipenez beteta etorriko zaigun 2014 urteari!
alt=""
Deskargatu programa hemendik |
2013/12/07 |

Euskal Kulturgintza hartu dugu hizpide aste honetako irratsaioan. Durangoko Azoka euskatzale eta kulturzale topaleku bilakatu da aspaldi gure herrian... Aspalditik sortuak dira hausnarketa anitzak topaleku honen kudeaketa ereduaren gainean eta horren araberako eragileen kokapen desberdinduak ere: Azoka Anti-komertziala esaterako.Kulturaren esparrua zabaltzeb laguntzen duten ikuspegi desberdinak ezbairik gabe.
alt=""
Deskargatu programa hemendik |
2013/12/02 |

Igarotako astean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna igaro zen makina bat protesta eta agerraldi artean. Osteguneko herriKolore irratsaioan ere indarkeria sexistaren haritik tiraka aritu ginen makina bat gaitan murgilduta: mikromatxismoak, sexu erasoak, komunikabideak, lan merkatua... etab. Hemen duzue irratsaioaren "Asteko Gaia" atala.
alt=""
Deskargatu programa hemendik |
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
6-orrietatik 33.a |