111. irratsaioa: Ongi etorri "Harrera"! Inprimatu
2012/12/17

harrera

Etxera itzuli ostean, errealitatea ametsen gainetik nagusitzen zaie preso eta errefuxiatu askori. Batzuetan ikasketarik gabe, gehienetan kotizaziorik gabe, ia beti lanik izan gabe, egunerokoari aurre egin behar izaten diote. Arazo zabala eta larria da, aspaldikoa, baina horri heldu dio Harrera elkarte berriak aro berri honetan. Jendartearekin egin nahi du... eta abian da. Aste honetako irratsaioaren xedea elkarte berri honen ongi etorria izan da. HARRERA ren helburuaz, erronkaz ta etorkizunaz mintzagai Fernando Etxegarai euskal preso politiko ohia izan dugu gurean. Ongi etorri HARRERA!

Programa osoa hemendik eskuratu