Txirbileneako lagunak izan ditugu 108. irratsaioan Inprimatu
2012/10/28

auzolana

Kaleratzeak, EREak, langabezia, murrizketak, espekulazioa, arrazakeriak eta holakoek etsipena sortarazten digute askotan. Egun pairatzen dugun errealitate sozioekonomikoak alternatibarik ez duela sinestarazi nahi digute askotan. Praktikak kontrakoa adierazten du ordea. Gauzak mugitzen ari dira handik eta hemendik. Jendea elkartu egiten da eta komuneko egitasmoak egia bihurtzen dira. Sestaoko okupa asanbladak ezustekoa eskaini digu igarotako astean. Txirbilenea okupatu berri dute Txabarri auzoan. Sinbolismoz beteriko espazio erraldoia egitasmo alternatiboz betetzeko asmoarekin, beti ere autogestioaren bideari helduta. Gaur Txirbileneari buruz mintzatuko gara asteko irratsaioan.

Programa osoa hemendik deskargatu