Publizitatea
Bannerra
Opio Errebeldea: Agur eta ohore Capitano PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/29

Totti

Kolaborazioa: Ray Apache (2017-05-28)

Ez dira orduak, bihar lan egiteko eguna da,alarma jarri, bazkaria prestatu, kafea, agenda…baina egun berezia izan da gaurkoa, eta barruan sortu dizkidan “gauzatxoak” kanporatzeko beharra somatzen dut.

Gaur 24 urteren ostean, Francesco Totti handiak, AS Roma taldea utzi du. Romulo eta Remoren aita, ez du kamiseta granatea berriz jantziko. Umezurtz utzi gaitu, klub bakarrean ibili den mega izarra. Kaleko jokalaria diote batzuk, etsairik kabroi eta errespetagarriena besteak, baina argi dagoena, hiriko, estatuko eta kontinente osoko errespetua irabazi duen azken gladiadorea izan dela.

Zerbait apurtu zait gaur, agian nagusi egiten ari naizela konturatu naizelako, agian garai polit eta underground bat hil delako “Mainstream”aren eskuetan. Agian Julen, Henry, Bergkamp, Gurpegi, Aranburu, Cantona, Kanu, Baggio…inmortal horien azkenengoa nagusitu delako. Bukatu da maitemindu ninduen kirola, manga lodiko kamisetak, praka motz motzak, hilez beteriko gorputz meheak, artilezko mediak, egurrezko erlojuak harmailetan, bota beltzak…egia da urtetako bilakaera izan dela, baina ni gaur esnatu naiz.

PC futbol bueltatzea nahi dut, Julen Guerrero, San Mameseko “Gallineroa”, Estelea, Bebeto, Salenko, Ronaldo Potoloa, PES 2. eta propagandarik gabeko kamisetak. Azken idoloa joan da, erromaren inperioaren azken eroia, plazan jokatzen genuen umeon azken eredua, agur eta ohore “capitano”.

 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.