Publizitatea
Bannerra
Kolaborazioa: Pankarta eta postureoa utz ezazue eta benetako politika feministak egin ditzagun PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/23

Indarkeria matxistaren aurkako irudia

Kolaborazioa: Maria Solar (EH-Bilduko alkategaia)

Indarkeria matxistaren kasuak gora doaz Euskal Herrian, eta hala ere egoera hauen kritikotasunean sakondu baizik, hilketa, eraso eta indarkerien albisteak normalizatzen ari garelaren ustea daukat. Zoritxarrez, gero eta ohikoagoak diren egoera hauek arazo oso larriak dira demokrazia, justizia eta berdintasunarekin bat egiten duen gizarte batean. Adi! Gizartearen %50 baino gehiago SISTEMATIKOKI erahilak, erosatuak eta lotsatuak izaten ari gara, gorputz hutsa ikusiak izateagatik soilik.

Horregatik nirea egingo dut ‚Äúbat erasotua, guztiak erasotuak‚ÄĚ lelo feminista. Sororitatetik*, aurre egin behar zaiola indarkeria honi uste dut. Haserrea eta borroka erabiliz ere bai. Egunero indarkeria matxistetatik libre bizitzen uzten ez gaituen sistemari aurre egiteko. Haien artean egituratuta dauden oinarri batzuen bidez (kapitalismoa, arrazakeria, klasismoa‚Ķ) emakumeon libre izateko eskubideak zapuztea legezkotzen duen sistema hain zuzen ere.

Azken hilabetean Barakaldon, publikoki ezagutu diren hiru indarkeri kasuren lekuko izan gara. ‚ÄúLekuko‚ÄĚ hitza azpimarratu nahi dut, udalak hartu duen rol nagusia hori izan dela sentitzen baitut. Gure ikuspuntutik onartezina da eguerdiko 12etan indarkeria matxista salatzen duen elkarretaratze batean parte hartzen duen persona berak berdintasun politiketarako aurrekontuaren igoera bat ukatzea. Horrela gertatu zen 2018ko aurrekontuan genero indarkeria antzemateko eskola programetan inbertitzeko 60 mila euroko emendakina atzera bota zutenenan EAJ eta PSEk. Edo Berdintasunezko III. Udal Planean inbertitzeko aurrekontua bikoiztea uko egin zutenean. Era berean, onartezina da emakumeen eskubideen aldeko borroka bezalako gaietan jarrera aldakorra izatea eta elektoralismoa egitea. Gogoratzen al dugu EAJk ez zuela bat egin M8ko grebarekin?

Guztioi dagokigu egoera hau aldatzearen ardura. Egunerokotasunean eta gure hurbileko ingurutik hasita. Indarkeria matxista erauzteko ez da nahikoa gaitzesteko adierazpenak eta elkarretaratzeak egitea. Errotik ezabatu behar da, ekintza eraginkor eta zehatzak eginez, indarkeria hauek saihesteko eta behin betiko deusezteko.

Gure kasuan, eremu instituzionalean, beste neurri batzuen artean hau proposatzen dugu:

‚󏬆¬† ¬†Emakumezkoen langabezi tasari aurre egiteko neurriak hartu. (Emakumezkoen langabezi tasa, gizonezkoen baino 4 puntu handiagoa da Barakaldon)
‚󏬆¬† ¬†Emakumezkoek dugun lan prekarietate handia erausteko politikak bultzatu.
‚󏬆¬† ¬†Udal Gizarte Zerbitzuak indartu prebentzio, antzematea eta harrera hobetzeko tratu txarreko eta indarkeria matxistako kasuetan.
‚󏬆¬† ¬†Hezkuntzako aldi guztietan sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak eskatzea.

EH Bildu Barakaldon oso argi dugu indarkeria matxistari aurre egiteko ezinbestekoa dela berdintasun politikoetarako beharrezkoak diren baliabide tekniko eta ekonomiko guztiak eskaintzea. Zentzu horretan, perspektiba feminista egunero eta eremu guztietan mantendu behar dela uste dugu.

Argi dugu era berean, mugimendu feministarekin elkarlanean egin beharreko lana dela. Horregatik, Azaroaren 25aren harira eta hortik aurrera mugimendu honek antolatutako  ekimen guztietan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Emakumeak sukjebtu politiko gisa hartuz eta mugimendu feminista bere aldarrikapen eta beharren bozgorailu moduan ulertuz.

** Sororitatea: emakumeen arteko elkartasuna eta adostasuna. Elkar onarpen anitza, eta plurala ekartzen duena.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.