Publizitatea
Bannerra
Opio Errebeldea: Zu gara Gu! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/12/27

Taldearen ospakizun bat

Kolaborazioa: Ray Apache

Denetarik ikusten ohituta gaude, telebistak gure etxeko egongelak okupatu zituenetik. Aro modernoko internet mega sareak ez du lagundu gure harritzeko ahalmena garatzen, dena ikusi dugula uste baitugu. Horretan nengoen ni futbol zale inozo eta frikia, Darmstadt talde alemaniarraren istorio hunkigarri eta harrigarria ezagutu nuen arte.

1898 urtetik SV Darmstadt dugu Hesse hiriburuko ordezkatzailerik nagusiena. Inoiz ez du txapelketa nagusirik irabazi, baina ez dute behar, beste bitxitasun batzuetan oinarritzen baitira talde honen berezitasunak. Klubaren elastikoetan errege eta erreginen Lys Lorea armarrian daramate. Hala ere, taldea osa ZU GARA GU tzen duten kirolariak odol urdinekoak izan beharrean, pikotxa eta pala dira, hauek baitira bere filosofiaren garaikur nagusiak. Azken bi hamarkadetan 3. eta 4. mailetan koloreak defendatu arren, 3 igoera jarraian ospatu dituzte, gaur egun dauden Bundesligara heldu arte. Sekulako miraria dirudi (eta bada); are gehiago bere baliabide ekonomikoak bere aukariekin alderatzen baditugu.

Mirari honen lekuko, Johnny Heimes “urdinen” zale amorratuena izan zen. Johnny borrokatzailea minbizi bati aurre egiten ari zitzaion bitartean, Bundesligara igotzea lortu zuen taldeak. Gaztearen egoera jakinda, “lirio”-en jokalari eta agintariek, beraiekin Udaletxean titulua ospatzera gonbidatu zuten. “Zure borrokak inspiratu egiten gaitu”, esan diote inoiz jokalariek. Erakunde berezia dugu hau. Baina dena ez da poza Hessekoen etxean. 2016ko martxoan, Johnny gazteak minbiziaren kontrako borroka galdu egin zuen, 26 urte besterik ez zituelarik.

Horregatik, futbol mundialean ikusi ez den omenaldirik handiena egin nahiean,1. mailako bigarren denboraldia hasi baino lehen, bere zelaiaren izen aldaketa aditzera eman dute. Beraz, 2016ko abuztutik aurrera, SV Darmstadt 98 taldeak, Johnny Heimes estadiumean jokatuko ditu etxeko partidak. Bai, ondo irakurri duzue;. hildako zale leialaren izena jarri diote zelaiari. Marketing futbolistikoaren aldean bizi garenok, eskerrak eman nahi dizkiegu Lyseko lagunei futbol modernoaren norantzari eta zentsuari aurre egiteagatik.

Eskerrik asko Jhonyri egindako omenaldiarengatik,
zaleak baikara oinarri nagusi ta ezibesteko. Guztiok bat eginez lelo berean, “zu gara gu”.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2018 Urria 2018
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.