Publizitatea
Bannerra
Opio Errebeldea: Kurdistango Urrezko Baloia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/06

Denis NAKI

Kolaborazioa: Ray Apache

Urtero bezala “Mass Media”ko basapiztiak, denboraldiko jokalaririk onena nor den aukeratzeko lehiarekin hasi dira; Messi, Ronaldo, Suárez, Neymar… Nike eta Adidasen arteko borroka honetan, Bartzelona-k eta Real Madrid-ek monopolizatutako jokoan nik badut faborito bat, Deniz Nak

Protagonista dugun jokalaria, 1989ko uztailaren 9an Dürenen (Alemania) jaio zen. Bere gurasoak Kurduak ziren, Tunceliko eskualdekoak; eta 70 hamarkadan “Curry wurst” herrialdera migratu zuten lan bila. Betidanik gauzak konpartitzen irakatsi izan diote Deniz gazteari, eta bizitza ezkertiar kutsutik ikusten. Agian horregatik ikusi izan ohi du futbola kolore gorriz.

Bayer Leverkuseneko harrobian hasi zen futbolean lehenengo pausuak ematen, baita Alemaniako adin txikikoen selekzioarekin ere (18-azpiko eurokopa irabazi zuen).  Leverkusenetik St.Paulira salto egin eta bertan, ezkertiarren Klub famatuan bere karrerako 3 urterik oparo eta zoriontsuenak igaro zituen.

Hamburgoko “Auzo Gorriko” kamisetarekin hainbat bizipen izan ditu baina ezagunena agian, Hansa Rostocken (eskumako zaletuen taldea) aurka sartu zuen golarena da. Ez zen ikusgarria izan, beharbada Van Basten bezala erdi bolea eskuadratik sartu zelako; gure laguna, Hansatarren mehatxu eta zirikaldiez nazkaturik, beraiengana hurbildu eta atzamarra lepoan jarrita, zintzur-egiteko keinua egin zuen. 4 partidutako zigorra jaso zuen, baina merezi izan zuen?.

Kurdistango lagunek jasan dituztenak eta oraindik ere jasaten ari direnak, giza eskubideetatik haratago kokatzen den beldurrezko filme bat dirudite, pelikula honen zuzendariak Atatürk eta Erdogan direlarik. Estatu Kurdua defendatzen duen edonork libre bizitzea du jomuga. Nakik berak, bere odoletan jasan izan ditu bereak.

Genclerbirligi Ankarako taldeak fitxatu eta ilusioa laster maldan gora jarri zitzaion. Deniz, ISISen erasoen kontra egin zuen sare sozialetan, Kurdistango kideak defendatu nahian. Handik pare bat egunetara, Ankaran supermerkatu batean erosketak egiten ari zelarik, gizon talde batek ea Naki ote zen galdetu, eta zuzenean jipoitu egin zuten.  Zorionez handik ihes egiteko aukera izan zuen. Bere familia eta lagunak arriskuan jartzeko beldurrez Alemaniara itzultzeko erabakia hartu zuen, nahiz eta laster bueltan izan zen, “bere lekuan”.

Turkiak okupaturiko Kurdistango hiriburuan, Diyarbakirren hain zuzen ere, Amed SK  taldeak etxean jokatzeko aukera luzatu zion Nakiri. Kurdistaneko koloreak dituen Klub honek 3. mailan ematen ditu asteburuak eta bere zaleek Turkiako okupazioaren kontra egiten dutenez, alde egiten dutenekin istiluak izaten dituzte maiz. Aurrelariak dioenez: “beste edonon jokatu dezaket, baina hau da nire etxea. Aurkarien kontra aritzeaz aparte, federazioaren eta gobernuaren kontra ere jokatzen dugu”.

Hasieran aipatu dudan bezala, azken denboraldietan niretzat ez da egon Naki  bezalako jokalaririk. Profesionaltasun eta pasioaz bere koloreak defendatu izan ditu eta bere herri eta zaleen eskubideengatik borrokatu ere bai. Horregatik, Turkiako Fiskalak 5 urte espetxe zigorra eskatzen dio jokalariari. Imagina dezakezue kirolari aberats hauek bere burua buztiko balute, Zer gertatuko litzatekeen? Eta herrialde txikien borrokak defendatu eta salatuko balituzte? Hori bai utopia. Horregatik guztiagatik, nire botoa argi daukat; Deniz Nakirentzako ”Kurdistango Urrezko Baloia” .

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Ekaina 2018 Uztaila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.