Publizitatea
Bannerra
Iritzi artikulua: Zergatik egin behar dute EPPek ETAk berak egiten ez duena? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/03/12

Kartzela baten irudia

Kolaboratzailea: Jon Iurrebaso Atutxa (Euskal Preso Politiko Oiha)

Esan daiteke Euskal Herriko gizarte-jokabideetan balio handia aitortzen zitzaiola errespetua izateari, elkartasuna adierazteari, ardurak barneratzeari... Errespetua, elkartasuna eta ekina are handiagoa zen, eta da, euskal preso politikoak tartean zeudenean/daudenean. Horixe adierazi digute, behintzat, azken hamarkadetan Euskal Herriko gorabehera politiko eta sozialak bizi eta partekatu dituztenek. Eta horixe sinesten dut neuk ere.



Eta errespetuari, elkartasunari… buruz oker ez bagaude, galdera erraza azaleratzen da: Zergatik ETAk ez du inoiz egin (sekula ez baita berandu) adierazpen bat gaur egun bere militanteei banan-banan exijitzen zaiena aitortuz, ihesi, erbesteratuta edo espetxean dauden militanteen duintasuna eta izaera politikoa urratu beharrean?  Hau da, Ezker Abertzalearen Ofizialtasunak euskal preso politikoei «iradokitzen» die salatzea eta damutzea direla legez mantendu beharreko marra gorriak, baina hortik aurrera… dena libre. Dena libre! Horixe da Sorturen «iradokizuna».

Badakigu euskal preso politikoek historikoki beste marra gorri batzuk izan dituztela. Adibidez, euren izaera politikoa, askapen nazional eta sozialaren alde egin zuten borrokaren ezaugarriak biltzen zituena. Elkartasuna dozenaka zapalkuntza espontaneoren aurrean, eta elkartasuna Kolektiboaren batasuna hausteko helburuz ondo pentsatutako dozenaka zapalkuntzaren aurrean. Hain zuzen ere, batasuna da azken 60 urteetan euskal preso politikoen Kolektiboa haustea galarazi duen funtsezko elementuetako bat. Horra hor euskal preso politikoek urte luzez tinko mantendu dituzten printzipio batzuk. Gaia luzea bezain trinkoa da, eta aipaturikoak adibideak baino ez dira.

Hori esan ondoren, zergatik ETAk ez du eragindako kaltea aitortzen? Zergatik ez da damutzen eta zergatik ez die biktimei barkamena eskatzen? Zergatik ez du jokatzen berak ere elkartasunik gabe preso, ihesi edo erbesteratuta dauden burkideen aurrean, presoei eskatzen zaien bezala? Zergatik ez du salatzen eta zergatik ez du laguntzen ehunka ekintzaren erantzukizuna argitzen? Zergatik ez du esaten hasieratik oker zegoela? Zergatik ez du aitortzen ETAk hori guztia, eta zergatik, aldiz, laguntzen du bere militanteak (eta militante ez direnak) horretara bultzatzen? Zergatik? Izan ere, horixe guztia egin behar da Sortuk aldarrikatu eta euskal preso politikoen Kolektiboari iradokitzen dion ildoan.

Zergatik iraganean logikotzat jotzen genuen ETAko ehunka militantek bere erakundearen ekintza guztiak bere egitea Espainiako eta Frantziako guda-auzitegien aurrean, eta zergatik jotzen zuten dozenaka mila lagunek miresgarritzat konpromiso hori, errespetu hori, elkartasun hori? Zergatik uzten zuten mira eginda ETAko militanteek Euskal Herriko iritzi politikoa, Espainiako Estatutua Baskongadetan ezarri izana salatzeko gose greba eginez? Zergatik jotzen zen logikotzat zapalkuntza salatzeko preso politikoek gose grebak egitea? Hainbeste gauza esan litezke… Baina leku faltak mugatu egiten gaitu.

Zergatik damutu behar dute euskal preso politikoek? Zergatik izan behar dute euskal preso politikoek insolidarioak elkarren artean, Espainiak eta Frantziak nahi dutenean askatasuna eskuratzeko? Zergatik hautsi behar dute euskal preso politikoen kolektiboaren batasuna?

Zergatik uzten da horrelaxe Espetxeetako Frontea? Zergatik utzi bertan diren kideak gure etsaien esku? Fronteak ixtea erabaki delako? Eta etsaiak Espetxeetako Frontea (besteren artean) ixten ez badu? Zikloz aldatu dela eta etsaia ez dela horretaz jabetu edo jabetzen bada mendekuz ari dela  behin eta berriro esanez ibili beharko dugu funtsezko besterik egiten ez dugun bitartean?

Asko gara EPPak dignitateaz atera ahal ditugula sinistuta gaudenok. Lehen ere egin genuen eta egingo dugu beste behin ere. AMNISTIAren helburu taktiko zein estrategikoak lortu arte, jo eta ke!

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2020 Urria 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour tranyraw.com gayrawclub.com