Publizitatea
Bannerra
Opio Errebeldea: Get ritch or die triyng PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/01/27

Abedayor

Kolaborazioa: Ray Apache

Sheiyi Emmanuel Adebayor aste honetan Gabonen ospatu den 2017ko Afrikako Kopan parte hartu du. Afrikako Saien aurrelariaren karrera, filme bat dirudi, horrenbeste talde boteretsuetan jokatu ta gero, talderik gabe dago egun, batek daki nora joko duen, bere bizitza pertsonal eta familiarra bezala. Rap Musika zale amorratua denez, bere bibliografia 50 Cent Rap abeslariaren diska batekin alderatuko dugu, balak, kalea, mina, urrezko lepokoak…izan baititu tartean.

1-Intro: Lomé Togoko hiribuan hasiko ginateke. Benin eta Ghana bitartean kokatzen den lur zati mehe eta argalean jaio zen gure protagonista. Bere herriko mapa bezala, bi erraldoien tartean burua ataratzeko borrokan ibili izan balitz bezala, sorbalda eztu eta hanka luzeekin ezagutu dugu, zirrikitu txikietatik miatu, eta gozeatik azkar ihes egiteko fisionomia tankerarekin, beste hainbat bizlagunen antza.

2-Track: 15 urterekin bere etxe umileko atea itxi eta Frantziarako maletak egin zituen. Geroztik,  Fc Metz, Mónaco, Arsenal, Manchester City, Real Madrid, Tottenham eta Crystal Palace taldeetako kamisetekin golak ospatu izan ditu. Egun, Talde bila urte erdia darama, ez dakigu representantea oporretan bidali ote duen.

3-Track: Nahiz eta profesionaltasunetik at egon, bere auzokideen koloreak defendatzeko aukera ez du galdu, eta horregatik, parte hartu izan du Togoko Selekzioarekin Gabonen jokatzen ari den  Afrikako Txapelketan. Baina ez dituzte 2006eko Alemanian jokatu zuten Munduko Txapelketa jokatzeko sailkatupena momento zoragarriak errepikatu, eta lehenengo fasean kanporatu dituzte.

4-Track: Jokatu duen 4º Afrikako Txapelketa izan da Gabonekoa, baina 5º bat jokatzekotan ibili zen “talde horiak”.  2010. Urtean Adebayorren taldea, Angolarako bidean zeudelarik (Afrikako Kopa bertan jokatuko zen), metrailetaz armaturiko talde batek, 20 minutuz tirokatu zuen kirolarien autobusa. Egun horretan 3 pertsona hil eta 9 zauritu zituzten, harrezkero urte betez bere jaioterriarekin jokatzeari uko egin zuen.

5-Track: Bala hotsak esnatu zuten Emmanuel, baina hau ez da izan aurrelari abilaren unerik mingarriena, izan ere, 2015ean sare sozial ezagun batean, bere familiarekin izandako lizkarrak publikoki adierazi zituen:

Monacon jokatzen zuen garaian, bere etxean siesta hartzen zegoelarik, bi tipo esnatu zuten, labana batekin lepoa zorrozteko mehatxupean. Begiak ondo ireki, eta bere bi anaiak (Kola eta Peter) zirela kontuan jausi zen. Bere dirua nahi zuten, eta kontuak horrela konpondu behar bazuten galdetuz, bere bizitzarekin akatu behar zutela agindu zien biei. Egoeraz larrituta, amari deitu zuen gertatutakoa kontatzeko asmoz, baina bere errua zela esan eta bertan behera utzi zuen gaia. Azkenean bere etxean geratzeko aukera luzatu zien “lapur ezagunei”, eta baita dirua eskeini ere.

6-Track: Denborak ez zuen Adebayortarren gatazkak baretu, goleatzailearen adierazpenetan irakurri dezakegun bezala: “nire bizitzarekin akabatzea pentsatu dut sarritan”, “familiak, nire dirua banatu du ni hil baino lehen”, “Peterren heriotza leporatu didate, nahiz eta nirekin Metz eta Monacora ekarri, eta negozio bat irekitzeko lagundu izana”, “arrebari ere, 1,2 Miloi Eurotako etxea erosi nion Ghana aldean, nire anaiarekin bertan bizi zedin. Oporraldi baten bizitan gerturatu nintzenean, etxea alokatu zuen eta nire anaia kaleratu ere. Azalpenak eskatzerako orduan, 30 minututako irainak jaso nituen”. Billeteen bakardadetik idatzitako odolezko hitzak ditugu hauek, hala ere, esperantzarako lehioa irekita uzten du “ azkenean garrantzitsuena berriro ere altzatzean datza” aipatuz.

7-Outro: Txanponak bezala, futbolak ere bi alde ditu. Diruak zoriontasuna dakar? Prest gaude mundua eta kilateak eskuetan izateko? Emmanuel Adebayorren bizitzaren soinu bandari izena bakarrik falta zaio, horretarako 50 Cent delakoaren pelikularen izena aukeratu dugu: Get ritch or die trying/ aberastu, edo hil zaitez saiakeran.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2020 Iraila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour tranyraw.com