Tentsio ideologikoa estutuz, borroka piztu Inprimatu
2008/12/04

KOLABORAZIOAK
Igor Mera - ESK sindikatuko kidea

Aste honetan ikusi dugu nola langabeziak gora egin duen Hegoaldean (Baskongadetan %8 eta Nafarroan %10) eta egunero egunero Enplegua Erregulatzeko Espediente (EEE) mordoa jaurtitzen da  langileen kontra. Krisialdian omen gaude, sistema neo-kapitalistaren krisialdian, hain zuzen. Higiezinenen burbuilaren hustutzearekin batera etorri zaiguna eta ezer egiten ez badugu guk geuk ordaindu egingo duguna, hau baita kapitalismoaren legea.

Ze edo zer “ona” ekarri behar zigun krisialdi aldiz. Badirudi kapitalismoak suposatzen duen zapalkuntzaz atzo baino kontzienteago garela gaur. Azken urteetan hain murgilduta egon gara sistemaren jolas-zelaian non tentsio ideologikoa asko lasaitu dugu, nolabait esatearren ezkerraren porrot eta kapitalismoak eragiten duen ongizate ilusioaren artean galdurik egon gara, ez danak noski.

Langileen sortutako balioa bereganatuz aberasten dira kapitalistak eta langileak enplegu bat eskuratu nahi edo behar dezaten katez eratutako sistema eraikitzen dute enplegurako joera (erdaraz inclinación al empleo deritzana) ahalik eta altuena lortzeko, hau da, langileek beraien borondatez lan egin dezaten. Historikoki joera hau lortzeko sistema asko erabil izan ditu eta erabiltzen ditu kapitalak, hots biolentzia fisikoa, prekarizazioa, beldurra, ... Zapalkuntza testuinguru honetan kokaturik ulertu behar dugu momentu honetan gertatzen ari diren gauzak.

Euskal Herri osoan enpresa asko eta asko daude EEE-ak aurkezten. Batzuetan enpresak zinez tarte txarra igarotzen ari dira. Baina beraien sistemaren erruz sortutako egoera beraiek ordaindu beharrean langileok ordain dezagula nahi dute. Gure bizkar lortutako irabaziz betetako urteak eta urteak izan dituzte, eta orain jarraitu nahi dute berea egiten.

Beste enpresa batzuk, aldiz, egoera aprobetxatuz beraien etekinen maila igo nahi dute. Hau da, langilerian zabaldutako beldurra eta erakundeen inoiz baino gehiagoko eskuzabaltasunaz baliatu lehen ezinezkoak ziren gauzak egin ahal izateko (malgutasuna areagotu, are gehiago prekarizatu,...), hau da gainbalio gehiago lapurtzeko.

Hurrengo aste eta hilabeteetan, dudarik gabe, egoera txarrera egingo du eta langileri osoa prest egon behar, beldurra gainetik ken, elkartasun esparruak sor eta borrokak abiatuz. Eta horretan sindikatuok badaukagu zer egin. UGT eta CCOO argi daukate beraien zeregina, hau da, kapitalaren jarduna erraztu. Beste eragile sindikalak, ordea, gure borraka bidean inoiz baino gehiago elkarlanerako bideak asmatu eta sustatu behar ditugu. Ezin dugu herri honek daukan botere sindikala gure arteko sasi-borroken ondorioz xahutu batu gaitezen. Enpresetan eta maila lokalean posible baldin bada, lortu behar dugu maila orokorrean posible izatea baita.

Bukatzeko ezin dugu ahaztu zapalkuntza kapitalistak milioika pertsona erahiltzen dituela mundu osoan urtero. Aste honetan lau langile hil dira beraien lanpostuan Euskal Herrian (2 Bilbon eta 2 Miarritzen). Noizko hilketa hauen gaitzespen eta kondena instituzionalak?