Publizitatea
Bannerra
Txakur berdinak... kolore ezberdinagaz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/11/20

KOLABORAZIOAK
Unai Vazquez
- Barakaldoko Askapenako kidea

“Azkenean!” pentsatu nuen asteartea heldu zenean. Behingoz iritsi zen AEBko hauteskundeen eguna, bazen garaia zirko mediatikoa bukatzeko. Halere, sentsazio arraro bategaz gelditu nintzen, zerbait ahaztu zitzaidalako sentsazioa, agian izango zen bozkatzera joan ez nintzelako? Edo Europan ezin dugu bozkatu hautezkunde horietan? Hainbeste hauteskundetan bozkatu nahi eta ezin... nahasten ari naiz.
Asteartea behingoz pasa, asteazkena iritsi, eta “gure” hauteskunde hauetako emaitzak: Obama nagusi. Ondoren, ordea, ostegunean adierazpenak, ostiralean bere haurrak eskolara eraman, larunbatean gimnasiora joan... Nola ez, denek kolore beltz iraultzailea goraipatu dute (ez dakit espektakulu nazkagarri honetan atalen bat galdu dudan, agian galdutako batean ez naiz ohartu AEBn iraultza bat egon dela eta Obama “Pantera Beltz”etako kidea dela).

Gora “talantea”! Zapaterorekin berdina saldu ziguten. Orain bere lagun Barack-ekin tokatzen zaigu. Gora bipartidismoa! Bi legealdi txakur dikatadore itxurakoagaz eta beste bi talantedunagaz.

Ze aldaketak ekarriko dizkigu? Agian Kubaren kontrako blokeoa bertan behera utziko du edo Bolivia eta Venezuelako gobernu demokratikoen kontrako erasoak etengo ditu, ala demokratek bere garaian egin zuten bezala, Bahía de Cochinos II edukiko dugu? Iraken garestiegiak diren tropak atera eta Afganistanera eraman ondoren barkamena eskatu eta lapurtutako guztia itzuliko du? Akaso utziko du Irakeko herriari petroleoa kudeatzen? Edo alderdi komunista legeztatuko du AEBn? Agian Palestinar herria aitortuko du? Ala bere kanpaina babestu duen lobby judutarragaz batera esan zuen bezala Jerusalen israeldarra dela defendatuko du?

Zuria ala beltza, talanteagaz edo gabe, Spok kapitainaren belarriekaz edo Patxiren (aitite ta ez aitite) biboteagaz... Inperioaren morroiak baino ez dira. Heriotzaren aurpegia.

Txakur berdinak lepoko ezberdinagaz.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Uztaila 2020 Abuztua 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour tranyraw.com