Publizitatea
Bannerra
Opio Errebeldea: Vicky vikingoa “kakati” bat da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/09/04

Ibrainovich

KOLABORAZIOA - Rayco Apache

Bikingoen kondairak, jainkoak mortalak direla diote. Vicky txikia izan daiteke hozpe handien izan duen bikingo hilezkorra. Horregatik, jainko hilkor, bitxi, moderno eta famatuenaren istorioa aurkeztuko dizuet.



Yugoslaviako gudateetatik ihes, aurkitu ziren Zlatan Ibrahimovicen gurasoak. Beharrak bultzaturik, Suedian jaio ta hezi zituzten 6 seme-alabak. Malmo hirian hain zuzen ere.

Rosengard auzoan, bizitza ez zen batere erraza. Lurralde marjinaleko zigilua ezin izan dute ezabatu, bertako eraikin bateko inskribapena dioen bezala: “umea Rosenardetik atera dezakezu, baino ezin izango duzu Rosengard umetik atera”. Aurrelari erraldoia, hainbatetan izan zituen arazoak lege betearazleekin: borrokak, kotxe lapurketak, poliziaren dokumentuen faltsutzeak… auzoaren exijentziak moldatu du Zlatanen izaera, sua kristalarekin egiten duen bezala.

“Ibracadabraren” palmaresa ikaragarria da, Holanda, Italia, Espainia ta Frantziako liga ta kopako irabazlea da. Horrez gain, joko ikusgarria eskaintzen duen 2 metrotako dantzari akrobatikoa da.

Hala ere, gorroto zein maitasun sentimendu kopuru berdinak sortzen ditu, bere hitz eta ekintzekin.

Ibra harroak, Malmoko kostaldeko etxe arrosa bakarraren jabea da, sekulako luxuzko auto kopuruen giltzaduna ere. Eszentriko dirudun honek, mihi zorrotz bat ere badu, bere esaldi famatuen artean, hauek azpimarratuko ditugu:

– Mohamed Ali ta gero, neu naiz onena.
– Ez du Mundiala pena ikustea merezi, ez dudalako jokatzen.
– Ez banauzu Bartzelonatik ateratzen, Guardiola jipoituko dut.

Baina ez da nazkagarria baloiaren jenioaren burutik ateratzen den guztia, besteentzako ere eman izan du.

40.000 euro eman zituen, Suediak, elbarrituen mundiala jokatu zezan. Baita futbol botak, eta dirua eman izan ditu, kausa ezberdinetarako.
Baina keinurik harrigarriena, Caen taldearen aurka gola sartu zuenean eginiko ospakizunean aurkitu dezakegu:
Kamiseta kendu, eta 50 izen ezberdin tatuatuak zituela (denboralki) irakurri zitezkeen bere gorputzean zehar.
Keinu berezi horren zergatiak, partida osteko prentsaurrekoan azaldu zituen: “munduan gosea pairatzen duten 805 miloi pertsonen egoera salatzeko egin dut hau”, “prentsakoek egunero daude niri buruz idazten, gaurkoan, katastrofe honi buruz hausnartzeko erabili dut nire burua”.
Ibrahimovic handia

Ibrahimovic handia

Horrelakoa da sudur handiko tipo hau, batzuetan maitagarria, bestetan jasangaitza, axolagabetasunaren gainean kaka egingo lukeen horietarikoa.

Ziur aski, Viky vikingo txiki ta xarmangarria, “barbarorik” famatuena da, baina Zlatanekin alderatuta..”kakati” bat da.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2017 Azaroa 2017
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.