Publizitatea
Bannerra
Barakaldoko B aldea ikusgai PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/11/04

KOLABORAZIOAK

Igor Mera - ESK sindikatuko kidea

Ordenagailuaren aurrean jesarri aurretik “Barakaldo” sasi-aldizkaria jaso dut nire postontzian. Alkate jaunaren aurpegi photosho-izatua ikusi eta maltzurra izatea bururatu egin zait. Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeak hurbiltzen dira poliki poliki eta gure ustezko sozialistak beraien etengabeko marketing kanpaina areagotu dute iada.
Orain dela hilabete batzuk alkate den Rodriguez jaunak prentsan plazaratutako gutun baten medio betikook ez dugula Barakaldorengan sinesten esaten zigun. Alegia beraien aldizkari eta propagandan agertzen ez den errealitatea plazaratzeagatik. Ba jakin dezala Alkate Jaunak betikook (bai, betikook) jarraituko dugula isilarazten saiatzen den errealitatea ezagutarazten.

Urrian kalean jarritako salaketa Gizarte Langileen lan baldintzak eta Gizarte Zerbitzuen baliabideen urritasuna agerian uzteko balio izan badu, hurrengo hilabeteetan ez gara kokilduko eta beraien propaganda Barakaldoren B aldea erakutsiz erantzungo dugu.

Hurrengo asteetan TRACE sarearen meeting-a egingo da Barakaldon. Europa mailan azken  urteetan hiri-birgaitze prozesuetan murgildutako herri eta hiri anitz bilduko dira herrian. Esperientziak esperientzia,  ez dakigu bilduko direnen artean taxuzko eredurik dagoen. Argi eta garbi dakiguna gure herrian pairatutako birgaitze prozesua alde oso negatiboak izan dituela: higiezinen espekulazioa, lan baldintzen prekarizazioa, txirotzea, naturaren  suntsiketa,… eta etekinak. Politikoek eta enpresaburuek erdibana banatutako diru mordoa. Gure mailegu hipotekarioei eta gure bizi baldintzen txartzeari esker pilatutako diru zikina. Horrexegatik herriko mugimenduak gure gabonetako kanpaina hasiko dugu 27an. Barakaldo gehiagora doa,….

Txintxo ibili Alkate Jauna, bestela Olentzerori ikatza ekartzera behartuta ikusiko du bere burua…

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.