Publizitatea
Bannerra
Hilketa selektiboei stop PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/10/24

KOLABORAZIOAK
Unai Vazquez - Barakaldoko Askapenako kidea

FPLP -k (Palestinarren Askapen Herri Fronteak) Abu Ali Mustafaren hilketaren zazpigarren urteurrenerako martxan jarri duten kanpaina zabaldu du. Buruzagi politikoen hilketa “selektiboen” aurka aritzea dute helburu eta baita armak
eta babes politikoa eskaintzen dien AEB-en eta Europaren jarrera kritikatzea ere.

Hasieratik, sionistak erahiketaz baliatu dira Palestinako militante zein biztanleei bildurra sartzeko, terrorismoa azken finean, mezu argi bat botaz: Palestinak hiru aukera ditu: hilketak, gartzela edo beraien eskearei uko egitea.

Israel edo entitate sionistak, 3.000 milloi dolar jasotzen ditu urtero AEBengandik, eta hauen teknologi militarra erabiltzen dute besteak beste FPLPko burua zen Abu Ali Mustafa erahiltzeko edo bigarren Intifada hasi zenetik, 700 palestinar baino gehiago akatzeko.

FPLPk adierazten duenez, erahilketen bukaera bakarrik etorriko da erresistentzia armatuaren eskutik. Beraientzat, bide bakarra orain dela zazpi urteko urriaren 17an emandako erantzuna da, non Rehawam Ze´evi (Israelgo Turismo ministroa) hil zuten. Ze’evi palestinarrak euren lurretik botatzeko politikaren defendatzaile nagusietakoa zen.

Baina, zer egin ahal dugu Euskal Herritik?

Beraientzako, garrantzitsua da erahilketak salatzea, palestinaren errealitatea zabaltzea, baina hori baino gehiago, Israelen kontra egotea, eta horretarako, tresna bakarra daukagu: desinbertsioa eta boikota!

Eta badaude datu keskagarriak Etxean bertan, bakarrik Baskongadetan industria militarra 311 milloi euroko salmentak egiten ditu, Eurofighter gerra hegazkinaren piezak edo Tigre helikopterua. Halako zenbat parte hartuko dute Palestinako sarraskietan? Estatu espainolak ere Tigre helikopteroetan Israelgo misilak ditu.

Eta Barakaldon bertan? Herrian bertan, "Precicast Bilbao" (ITP taldekoa) arma fabrika dugu  eta egun, bertan, "Euroffighter" Europako Guda-Hegazkina eta "Airbus A400M" Garraio-hegazkin militarraren osagaiak  ekoizten ari dira.

Etxetik uste baino gertuago dugu Palestinako errealitatea.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.