Publizitatea
Bannerra
Agur eta ohore, lagun! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/10/09

KOLABORAZIOA
Mikel Petuya - BGA-ko kidea
Gotzon Garate euskaltzale ezagunaren heriotzak herritar anitzen barrenak astindu ditu. Barakaldoko Gazte Asanbladako kide den Mikel Petuyak gertu-gertutik ezagutu zuen Garate eta sentipenez gainezka egiten duen testu honetan islatu nahi izan du, politikari profesionalek ezagutaraziko ez duten, euskaltzalearen ikuspegi desberdina.

Agur eta ohore, lagun!
Gotzon Garateren heriotzaren berri izan eta berehala, dantzan hasi zitzaidan barneko harra. Bera izan zen Euskal Filologia ikasketen sortzailea, euskarazko eleberri beltzaren aitzindarietakoa eta baserri giroko ahozko ondarearen biltzaile nekaezina. Inork bere obraren gainean interesik balu, bere bibliografia kontsultatzea dauka. Nire helburua ez da Gotzon Garate euskal filologo eta idazleari gorazarre egitea, horretarako instituzioen askatik jaten duten ordezkari asko baitaude prest, aho koipetsuetatik sinesten ez dituzten diskurtso puztu bezain hutsak egiteko.

Nire esker ona ez-bestelakoa da, zintzoagoa eta osasungarriagoa. Esker on militantea da nirea. Izan ere, jesuita izateak ez zion inoiz kalterik egin bere osasunari, ez baitago munduan apaizak baino hobeto bizi den inor. Baina askatasuna zeharo mugatzen zion. Eta zentzu horretan, Gotzon beldurrez bizi zen, bere ekintza politikoak ondorio kaltegarriren bat ekar zekiokeelakoan. Beldur horrek, geldiarazi beharrean, aurrera egiteko adore handiagoa ematen zion, ezkutuan ibili behar bazuen ere.

Deustuko Unibertsitatean, Euskara Ahoan euskara bultzatzeko ikasle ekimena martxan jarri genuenean, hasiera-hasieratik izan genuen gure alde eta gure etsaien aurka. Edozeinek daki Deustuko Unibertsitatea ez dela euskararen Olinpoa eta zein zaila den gure hizkuntzari bultzada politikoa ematea. Bada, Gotzon han egon zen uneoro laguntza eskainiz eta ekimen nazitzat edo inposatzailetzat jo zutenak bere lekuan jarriz.

Bestalde, Aznarren agintaldian Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean, unibertsitate horretan inoiz egin den mobilizaziorik jendetsuena egitea lortu genuen ia 600 ikasle, irakasle eta langile bertan elkartu ginelarik. Mobilizazio garrantzitsu horren gizarteratze lanean zeresan handia izan zuen Gotzonek. Berak hartu baitzuen bere gain irakasleen zati handi batekin hitz egin eta bertaraino eramateko ardura.

Baina bada beste datu esanguratsu bat Gotzonen ibilbidean. Azken urteotan maiztasuna dezente murriztu bazuen ere, Gara eta Berria egunkarietan idazteko ohitura handia zuen. Gehien-gehienetan euskara hartzen zuen hizpide, bere egoera kritikoa eta balizko irtenbideak. Baina gatazka politiko eta armatuari ere egiten zion erreferentziarik tarteka, eta sekula ez zuen hitz txarrik izan sasian Euskal Herriaren alde borrokan bizitza ematen duten militanteen aurka.

Aitzitik, eta ustezko intelektual gehienen joera zikoitzaren aurka, euskal borrokalari izena ematen zien bere iritzi artikuluetan. Eta haietako batek, Deustuko Unibertsitateko punta-puntako ikasle izan eta Herrerako mendatean bizitza galdu zuenak ez zuen merezitako omenaldia inoiz jasoko Gotzonen laguntzari esker izan ez balitz.

Agur eta ohore zuri, lagun.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.