Publizitatea
Bannerra
Tellituko harrobia 25 urte eta gero....... BERRIRO? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/09/12

KOLABORAZIOA
Barakaldoko Eguzki
Como ya hemos sabido a lo largo de este verano, todas las "alarmas rojas" se han encendido en torno a la problemática ambiental que puede estar viniéndose encima con una hipotética reapertura de la cantera de Tellitu.  Mediante la siguiente colaboración, el colectivo ecologista Eguzki de Barakaldo , recuerda los inicios  de la exitosa lucha contra la cantera de Tellitu y apela a la continuidad de la lucha ecologista para que esta amenaza permanente pase a formar parte del pasado de Barakaldo de una vez por todas.


Barakaldoko  memoria historikoan oso ondo gordeta dago Tellituko harrobiaren aurkako borroka. XX. mendeko 80.eko hamarkadan talde, alderdi, elkarte, sindikatu, gazte erakunde, e.a. ugari bildu zen egitasmo suntsitzaile honen aurka. Eta gezurra badirudi ere, PSOEko Alkatetzak ere bat egin zuen herri mugimenduarekin.

Harrobia bultzatzen, berriz, alderdi bat: EAJ-PNV interes ekonomiko zehatz batzuk babesten; Hormigones Vascos enpresarenak hain zuzen ere.

Hamaika manifestazio, salaketa, UNESCOri eskaerak.... eta azkenean lortu zen proiektua gelditzea. Gogoratu beharra dago ere ETA erakundeak bi ekintza armatu burutu zuela eraikita zegoen harrobiaren aurka.

Garai hauetatik hona kolpe latzak pairatu dituzte Barakaldoko azken gune naturalek,  paradoxikoki industrializazio garaia amaitu eta jarraian. Kapitalismo mundialak ama lurra suntsitu beharra dauka bere etekinak handitzeko, eta zoritzarrez, Euskal Herria ez dago gurpil zoro horren kanpoan.

Ibarreta-Zuloko hormigoi azpian; “Super-Sur”-rek gure mendiak zulatzen eta zatitzen; Gorostiza eta Errekatxoko txaleten eraikuntza masiboa, Tren Ihesbidea zain..... Eta guzti hori 100.000 biztanle inguruko herrian eta Euskal Herriko eskualde masifikatuenean.

Tellituko harrobiari dagokionez 2008. urtean Eusko Jaurlaritzak zonaldea sartu du “Catálogo de Zonas Canterables del País Vasco”  delakoan, eta abuztuan 25 urtez lagatuta egon den harrobiaren inguruan hesia ezarri  eta jagole bat gau eta egun jarri dute. Zertarako? Itxura guztieguzki barakaldoen arabera orain dagoen instalakuntza eraisteko asmoa omen daukate eta gero..... zer? Txarto pentsatzeko nahiko datu dago eta Alkatetzak ez duela harrobia onartuko esan du ozenki, “hala bedi” diogu guk, zeren kromo trukaketak mirariak sortzen baititu gure herrian.

Hau guztia  gelditzeko mugimendu zabala, duela 25 urte bezalakoa, eraiki behar dugu, eta borroka honetan talde mota guztiak sartu daitezke, ez dago aitzakiarik bazterrean eta so egiten geratzeko. Azken hau lortzeko Eguzkiren aldetik gure aldeko jarrera agertzen dugu inolako zalantzarik gabe.

Ezin dugu besoak gurutzatuta geratu, gure azken gune naturalak suntsitzen ari dira egitasmo eta espekulazio basatiekin. Mugitzen ez bagara ez digute ezer utziko eta gure ondorengoek bizigaitzagoa izango den Barakaldo bat jasoko dute.

Ama Lurra babestu dezagun, baita Barakaldon ere.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.