Publizitatea
Bannerra
Nortzuk dira benetako terroristak? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/08/03

KOLABORAZIOAK

Unai Vazquez - Barakaldoko Askapenako kidea

Azken egunotan kriminalizazio saio berria ikusgai eduki dugu kolonbiar estatua eta espainiar erreinuaren komunikabideetan, OSPAAAL Gobernuz Kanpoko Erakundeko María Remedios García Albert madrildarraren atxiloketa dela eta.
Globalizazioaren Aurkako Mugimenduan aski ezaguna den Mariaren atxiloketaren bidez, Kolonbiarekiko elkartasuna bahitu nahi izan dute, internazionalismoa kriminalizatu, eta herrialde horren benetako aurpegia adierazi nahidutenen artean beldurra sartu, kartzelarekin mehatxatu.

Nola ez, Raul Reyesen kanpamendua bonbardeatu ostean bizirik iraun zuen ordenagailu magiko apurtezina eta infinitutik ateratako informazioari esker.

Berez, Óscar Naranjo Kolonbiako polizi burua argi eta garbi esan du: “atxiloketa hau, Europan egingo diren beste hainbat sarekaden lehenengoa da”.

Gertaera hau JavierZaragoza Auzitegi Nazionaleko Fiskal Nagusia eta Mario Iguarán Kolonbiako fiskal orokorrak, ustez, Narkotrafikoaren kontrako borrokan indarrak batzeko egindako bileraren ostean dator.

Ze narkotrafiko? Uribe Belez-ena? Paramilitarren mehatxuen bidez lehendakaritza lortu duenarena?

Narkotrafikoa Kolonbian beti egon da paramilitarrak eta gobernuaren esku.Parmailitarrek, militarren laguntzaz, 4 milioi pertsona beren etxeetatik ihes egitera behartu dituzte (munduan barne iheslari kopururik altuena da), 6 milioi hektarea lapurtu dituzte beraien explotazioarako edo transnazionalei eskaintzeko, 11.386 kolonbiar eta 1.700 indigena erailak paramilitarren esku, milaka preso politiko,torturak... guzti hau ikusita, nortzuk dira benetako terroristak?

Eta orain, paramilitar horiek finantzatzen dituzten transnazionalez gain: Telefónica, Repsol... eta bereziki Coca Cola (TPP tribunal Permanente de los Pueblos, edo Herrien Tribunal Iraunkorra herri-epaiketan salatu duen bezala), transnazioanal hauei babesa emateko dauden estatu inperialistak hasi dira para-politika mundu osora zabaltzen, AEB, estatu espaniarra edo Euskal Herrira.

Jakin esazue herrienarteko samurtasuna ez duzuela inoiz birrinduko eta kontuz elkartasunaren suteak itzaltzeko nahian, erreko ez zareten.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.